Datorren asteartean, hilak 9, irekiko dira kiroldegietako laugarren hiruhilekoko izen emateak. Urria eta abenduan bitartean Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan egingo diren ikastaroetarako izango dira. Irungo Udaleko Kirol zerbitzuak jakinarazten duenez, jada abonatuak direnentzako eta izen emate berrientzako izen emate data ezberdina izango da.
Ikastaroetan izena emateko aukera guztiz irekia da. Batetik, gaur egun ikastaroetan izena emanda ez dauden abonatuentzat edo izena emanda egon arren beste ikastaro batzuetan izena eman nahi dutenak. Bestetik, abonatu ez diren pertsonentzat, gaur egun ikastaroetan izena emanda egon edo ez.
Izena emateko datak
Abonatuak diren pertsonen artean, helduek irailaren 9an 8:00etatik aurrera eta, umeen kasuan, irailaren 11n 8:00etatik aurrera, egin beharko dute izen ematea. Abonatuak ez diren pertsonen kasuan, izen emate irailaren 12ko 8:00etan hasiko da.
Izen ematea egiteko hainbat bide egongo dira. Internet bidez, dagokion web estekan klik eginda. Bestela, NEO IRUN App-aren bidez. Era berean, kiroldegietako harrera gunean, ordenagailurik edo gailu mugikor adimendunik ez dutenak edota online bidez izena emateko arazoak dituztenentzat.
Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero (ordutegia, prezioak…), webgunean kontsultatu daiteke.



