Luis Mariano eta Iraso zentro sozialetako taberna-jangelak ustiatzeko lizitazioa onartu da

Tokiko Gobernu Batzarrak Luis Mariano eta Iraso zentro sozialetako taberna-jangelak ustiatzeko lizitazioa onartu du. Kontratua malguagoa izango da, eta funtsezko hobekuntza eta abantailak ekarriko dizkie erabiltzaileei.

Bi zentroetako erabiltzaileek denbora luzea daramate zerbitzu hori eskatzen, 2021etik ez baita ematen, baina, Udaleko Gizarte Ongizateko eta Ogasuneko arloen lanari  esker adinekoen elkarteekin bat, zerbitzu gehiago izango dituzte eskura, Udalak kontratua esleitzeko lehiaketara deitu baitu.

Esleipendunak 12:00etatik 19:00etara arteko ordutegia egin beharko du gutxienez, eta kafea, oinarrizko menua eta eguneko platera prezio jakin batzuetan eskaini.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude