Eguzkitza BHIko ikasleek hirugarren postua lortu dute First Lego League lehiaketan 

Iturria: Eguzkitza BHI.

Joan den larunbatean, otsailaren 22an, Eguzkitza BHIko 4.DBHko ikasle talde batek Deustuko Unibertsitatean ospatu zen First Lego Leagueko (FLL) txapelketan parte hartu zuen. Eguzkitza ikastetxe honelako proiektu batean murgiltzen den lehen aldia izan da. Lehiaketan 3 atal ebaluatzen dira: robotaren jolasa, berrikuntza proiektua eta balioak. Eguzkitzako ikasleek robotaren jolasean misioak era bikainean egin ostean, hirugarren postua lortu zuten.

FLL, mundu mailako txapelketa bat da, hainbat fasetan antolatuta dagoena. Lehenengoa, Euskadi mailakoa, 4 egoitza ezberdinetan jokatzen da. Egoitza hauetako txapeldunek estatu mailako txapelketarako txartela lortzen dute, aurten, martxoaren 29an Ferrolen ospatuko dena. Azkenik, Espainiako txapeldunak, Estatu Batuetan ospatzen den final nagusirako txartel preziatua lortzen du.

Lehen aldia da Eguzkitza ikastetxea honelako proiektu batean murgiltzen dena. Hala ere, ikastetxetik adierazi dutenez, “dudarik gabe hurrengo urteetarako lehen harria jarri dute gure ikasle ekintzaile hauek, harro egoteko moduko lana eta emaitza lortu dutelarik”. Horrela, ikasleak lortutako emaitzarengatik zoriondu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude