Ekainaren 21 eta 22ko asteburua askotariko ekitaldiz beterik egon da Irunen. Larunbatean, Koadrilen Eguna izan zen eguneko ekitaldi jendetsuenetako bat, eguna goizetik gauera bete zuten ekimenak proposatuz. Igandean, berriz, Pil-Pil Erako Bakailao Txapelketa, San Juan plazan muxikoak eta erromeria edo Kemen dantza taldearen eskutik zikloa ezpata dantza eta brokel dantza zikloaz gozatu ahal izan ziren. Jarraian ekitaldi hauen argazki galeria ikusi ahalko duzu.





















