“Elizak emakumeak aupatu behar ditu”

Juan Bautista Sarasola donostiarra 1980. urtetik Anakako Joan Bataiatzaile parrokian
erretore dago.

Joan den urrian Irungo eta Hondarribiko hamabi parrokietako apezek zein laikoek
artzapez hautatu zuten. Harrez gero, Bidasoaldeko ordezkaria da Elizaren aurrean.

– Zer iruditzen zaizu Aita Santu berria?

Jaso dudan lehen irudipena oso ona izan da; baina, hasiberria denez, epe bat eman
behar zaio. Askotan, ordea, batez ere xehetasunetan ezagutzen da pertsona, eta
hasiera honetan oso positiboak iruditu zaizkit.

“Joan XXIII. Berria” esaten zaio Frantziskori, eta iruditzen zait Aita Santu on harenjuan bautista0
bidea hartuko duela, Elizari eta munduari begira. Itxaropen handia daukat. Aita Santu
apal eta umilaren irudia ematen du, eta pobreen lagun, herriarengandik hurbil eta
Vatikanoaren ospe eta luxutik urrun agertzen da. Vatikanoaren urrezko kaiolaren
horma handientsuen artean itxirik bizi nahi ez duena, eta horma horiek desegin ezin
dituenez, handitasun horretatik urruntzen saiatzen dena. ERROMAKO GOTZAINA
izena hartu nahi izan du, bere elizbarrutiaren artzaina izatea lehenesten baitu. Aipa
dezakegu zenbait zehaztasun: Ez ditu Aita Santuaren jantzi bereziak nahi; dagozkion
jantzi zuriak, ez gehiago; oinetako beltzak, eta soiltasuna hurbiltasuna denean. Biziki
itxaroten dut Elizaren eta munduaren onerako izango dela.

– Zer hobetu edo aldatu beharko luke?

Joan XXIII. Aita Santu onaren hitzak gogoratu nahi nituzke orain, Elizak berritu
behar duela, aire garbia sar dadin leihoak ireki behar dituela esaten zigunean.
“AGGIORNAMIENTO” hitza erabiltzen zuen behin eta berriz. Berrikuntza bide
horretatik abiatuko delakoan nago, are gehiago aurreko Aita Santu Benediktorekin hitz
egin eta bere esperientzia jaso ondoren.

Vatikano Kuriako bere kolaboratzaile gertuen eta gu guztion laguntzarik gabe ezingo
ditu garatu aldaketok:

•Kolaboratzaile handiz eta leialez inguratu behar da eta “otsoengandik”, kargu handien
bila huts-hutsean dabiltzanengandik alegia, urrundu. Lehenik, herriaren zerbi-tzurako
artzainak gara.

•Konfiantza eduki behar du apaizengan, nahiz eta artaldearen barruan ardi beltzak
izan.

•Bere konfiantza jarri behar du laiko kristauengan, eta ez hitzetan bakarrik. Denok gara
Eliza. Elizan, eta zehazki Gipuzkoako gure parrokietan ere, laikoek egiten duten lan
pastoral eskerga aitortu behar dugu.

•Eta laikoei buruz esaten dudana, gizon eta emakume guztiei dagokie. Elizak aupatu
behar ditu emakumeak, baita Elizahierarkikoan ere; izan ere, gizonen gainetik daude
goraipatuak gure parrokietan, haien lan emankorrari dagokienez. Emakumeak, gizonak
bezala, gure gizartean eginkizun handienak garatzeko gai baldin badira, zergatik ez
Elizan? Emakume eta apaiz, zergatik ez?

•Bideratu behar du Eliza misiolariagoa, irekiagoa, katolikoagoa, hau da, uniber-
tsalagoa.

•Beste Elizekin batasuna landuko duen Eliza garatzen saiatu behar du.

•Premiazkoa da Eliza umila, garbia, eta egiaz barkamena eskatzen dakiena.

– Elizako agintariak eta azken maila, gure parrokiak, ongi konektatuta daude?

Gure barrutiko Elizarekiko eta Eliza unibertsalarekiko lotura, bakoitzak nahi duena da.
Ez daude taldeko loturak, per-tsona bakoitza lotzen da, edo ez. Nik honela formulatuko
nuke gaia:

Zer lotura daukat nik nire parrokia-elkartearekin? Barrutiko Elizarekin? Fede berdina
duten nire anai-arrebekin? Eta beste sinesmena dutenekin zein sinesten ez dutenekin?

– Zein da gure eskualdeko Elizaren

osasuna?

Gutako bakoitza da gure Eliza. Bakoitzak bere buruari galdetu beharko lioke: zer egiten
dut nik Gipuzkoako gure Eliza santuagoa eta espirituz ederragoa izan dadin?

Dena den, ausartzen naiz galderari eran-tzuten: Gipuzkoako gure barrutian badira
benetako kristauak. Bestetik, BAINA handi bat erantsiko nuke. Asko eta asko zeharo
urrundu dira Elizatik; beren kristau bizitza bataiora eta Lehen Jaunartzera mugatzen
da… eta gero, ezer ere ez. Non daude gure haurren, nerabeen eta gazteen gurasoak?
Bihozmina sentitzen dut gure parrokietan kristau formazioa jasotzeko ematen den
gogo eta jakin-min falta ikustean. Informazioa jasotzen dugu alde guztietatik, baina
formazio eza da nabaria. Haurrek gurasoekin egon behar dute, baina… non daude
gurasoak? Gure artzapez-barrutiko katekesi-arduradun naizenez, oso maiz entzuten
dut kexa hau katekesi-erantzuleen ahotik. Horregatik, ez gaude oso osasuntsu; gure
osasun espiritualak ahula eta indargabea ematen du, nahiz eta inork ezin duen per-
tsonaren barrua juzgatu.

– Zein dira eliztarren kezkak, bai espiritualak bai materialak?

Gure herriak asko sufritzen du behar materialak asetzeko duen eskasiarengatik.
Ondo ikusten dugu egoera hori Caritasen. Azpimarratu nahi dut gure eliztarren
eskuzabaltasuna. Une honetan Caritasek egiten duena txalogarria da benetan, nahiz
eta ez den laguntza hori ematen txaloak jasotzeko. Errealitate hori kontuan eduki
beharko lukete Elizaz soilik kritikatzeko hitz egiten dutenek. Ahalegin handi hori egiten
jarraitzeko eskatu nahi diet kristauei, nahiz eta Elizan ez agertu ere. Batek beharra du,
eta nahikoa da, zer sinesmen duen edo zein taldeko den begiratu gabe.

Kezka espiritualak? Bakoitzak bere barruan sentitzen dituenak. Nik aipatu ditut batzuk;
baina beste asko ere izango dira, ziur, batzuk oso pertsonalak.

– Munillaren izendapena ez zen Gipuzkoako Elizaren gehiengoaren gustukoa izan. Zer
nolako harremanak daude gaur egun Bidasoako Elizaren eta gotzaiaren artean?

Ez naiz ni inor harreman horiek epaitzeko. Gotzain guztiak ez dira guztion gustukoak
izan, ezta hau ere. Apaiz guztiak ere ez dira eliztarren gustukoak izaten. Bere
momentuan, gotzain honek entzun zituen entzun beharreko guztiak. Ni, hemengo
artzapeza izanik, maiz biltzen naiz beste artzapezekin, bikarioekin eta gotzainarekin.
Era askotako pentsamenduak eta iritziak daude, gai ba-tzuk gusturago hartzen ditugu;
alabaina, bat izaten saiatu eta denok barrutiko Elizaren alde lan egin behar dugu. Eliza
zatituak ez du etorkizunik, eta zatiketak bizimodu kristauaren kontrako lekukotza
agertzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude