Gaur, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hainbat ekitaldi antolatu dira Irunen. Eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egin da Irungo Udaletxearen aurrean, Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak deiturik. Eguerdiko 13:00etan Emakumeen Etxean Elkarteak antolatutako ekitaldiak aldarrikapenak zabaltza plazara eran ditu.
2025eko azaroaren 25a San Juan plazan eguerdiko 12:00etan egin den elkarretaratzearekin hasi da. 10 minutuko isilunea gorde ostean, txalo zaparradarekin amaitu dena.
Eguerdiko 13:00etan Zabaltza plazako kioskora igo dira Irungo Emkaumeen Etxea Elkarteko kideak. Irungo Udalarekin batera Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren baitan, Kantu eta dantza feminista saioa eskainiko dute. Komunikatua irakurri ostean, bertan parte hartu dute Emakumeen Etxeko ‘Ahotsak askatzen’ tailerreko kideek eta Uikan dantza taldeko bi dantzarik.
Eguna agurtu arte
Goizeko ekintzekin ordea ez dira Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako gauzak amaitzen. 17:00etan, San Migel auzoko adinekoentzako gunean, “El color Púrpura” filmaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia egingo da. 2023ko bertsio berria ikusteko aukera izango da. Jarduera hau Bidasoaldeko Elkarte Feministak antolatu du.
Egunez bukatzeko, M8 Asanbladak Kontzentrazioa eta performancea antolatu du 19:30ean Zabaltza plazan.



