Irungo Udalak Larretxipi karrikako 4 zenbakiko eraikina hustu du. Udalak eraikina hustu du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiaren baimena lortu ostean.
Udalak bizitzeko desegoki deklaratu zuen eraikina, eta ixteko agindu zuen, hondatuta eta utzita zegoen eta. Jabeek, ordea, ez zituzten bete Udalak emandako aginduak, eta, eraikinean bizi zirenen, bizilagunen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, Udalak eraikina husteko eta hormaz ixteko baimena eskatu zien epaileei.
Horrela, Ertzaintzarekin batera egindako operazio baten barruan, Udaltzaingoa higiezinean sartu da, eta hustu egin du, legezko berme guztiak beteta eta inongo gorabeherarik gabe.



