Erroibide Saskibaloi Kluba, jokalari gazteen formakuntzan nagusi

2004ko udan eman zituen bere lehendabiziko urratsak Irungo saskibaloi talde honek. Nahiz eta hasieran gauzak erraz ez izan, guraso talde borrokalari baten esfortzuak garaipenez beteriko bidea ireki zuen. Hala ere, Erroibide Saskibaloi taldean, emaitzen gainetik, neska-mutilen gaitasun fisiko eta intelektualen garapena dago.

erroibide kluba - TODO EL CLUB

Erroibide Saskibaloi Taldearen sorrera urrun geratzen da bere jokalari, entrena-tzaile eta presidentearentzat. Gauza asko lortu dituzte 2004tik gaur egunera arte. Emaitzak bikainak izan dira, bai mutiletan, baita nesketan ere. 8 taldek osatzen dute, egun, saskibaloiaren familia irundarra, eta hasiera latzak iraganeko amesgaiztoa besterik ez dira. Gazte burugogor batzuen ilusio eta ametsetatik sortu zen proiektu interesgarri honen lehen pausoak maitasunez gogoratzen ditu Enrique Lopez taldeko presidenteak: “Eskola Kirola bukatu ondoren, gure semeek saskibaloian joka-tzen jarraitu nahi zuten. Hainbat lekutan galdezka ibili ginen, baina erantzun guztiak ezezkoak izan ziren. Hori dela eta, geure taldea eratzea erabaki genuen”. Talde bakarrarekin hasi zen proiektua, Irungo kaleetan oihartzuna lortzen hasi zen eta jokatzeko irrikatan zeuden gero eta gazte gehiago elkartu ziren. Talde bakarra izatetik 8 izatera pasatu zen Erroibide.

JOSÉ Mª MIGUEL BORES - DIRECTOR TECNICO
Taldea, gero eta handiagoa
Urtero, gero eta gazte gehiago hurbiltzen dira taldearen bulegoetara izena emateko asmoz. Nahiz eta talde teknikoarentzat pozgarria izan, dituzten espazio arazoak larri arduratzen ditu. “Lekuarekin arazo ikaragarria dugu; izan ere, astean zehar ditugun kantxak gure gainontzeko taldeek hartzen dituzte” dio Jose Maria Miguel Bores zuzendari teknikoak. Horretaz gain, jokalariek ezin dute inoiz pista osoan jokatu eta horrek gauzak asko zailtzen ditu, Boresen ustetan. “Eraso eta defentsa sistemak ondo entsaiatzea komenigarria da, lehiatzeko orduan asko nabaritzen baita”. Ander Loidi jokalari gaztearentzat ere oso garrantzitsua da: “aurkari gehienek gu baino egun eta ordu gehiago sartzen dituzte eta askok beraiek bakarrik erabiltzen dituzten instalazioak dituzte”.

Perroibide eskolaEB
Krisia eta kirola
Krisia ere kirol mundura iritsi zen aspaldi, eta Erroibide Saskibaloi Taldeak, gainon-tzeko kirolek bezala, nabaritu egin du. “Krisia alor guztietan nabaritzen da; hori dela eta, betidanik kontabilitate zorrotza eramaten saiatu gara, eta ezinbestekoak diren gastuak besterik ez egiten” dio Enrique Lopez zuhur batek. Egoera honetan oso garrantzitsua izan da Carnicas San Marcial bezalako babesleen laguntza.
Bestalde, gaur egungo kirol aukera ikusita ez da erraza gazteentzat kirol bakarra aukeratzea; baina Erroibideko zuzendari teknikoak zuhurtasunez dioen bezala, “saskibaloia oso kirol erakargarri eta dinamikoa da, eta horri esker gu baino tradizio, baliabide eta giza-oinarri handiagoa duten Irungo hainbat talderi aurre egin diezaiekegu”.

Erroibide Saskibaloi Taldearen bereizgarri nagusia da gazteen formakuntzari eskaintzen dion garrantzia. “Neskato eta mutilei balioek duten garrantzia erakustea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Kirolari bezala formazio etengabea izatea garrantzitsua da, baina baita pertsona bezala ere. Horregatik, saskibaloi hezitzaile baten alde egiten dugu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude