Primoz Roglicek irabazi du 2021eko Euskal Herriko Itzulia

2021ean antolatutako kirol ekitaldi guztien antzera, 2021eko Itzulia pandemiarengatik baldin- tzatuta egon da eta txirrindularitza jarraitzaileen berotasuna faltan sumatu da. Sei egunetan zehar Euskal Herriko lurrak zeharkatu dituen lasterketaren amaieran Jumbo Visma taldeko Primoz Roglic izan da garaile. Lasterketaren 4. eta 5. etapetan txirrindulariek Bidasoa eskualdeko lurretan oinpekoei eragin zieten.

Konturatu orduko amaitu da 2021eko Itzulia. Guztira 167 txirrindulari batu ditu euskal lurrak sei etapetan zeharkatu dituen lasterketak. Itzuliaren 60. edizioa pandemiarengatik baldintzatuta egon da. Txirrindularitza zaletuei probako etapak etxetik jarraitzeko deia egin zaie lasterketaren hasieratik amaierara, errepide bazterretan ikusle pilaketak eta COVID-19aren kutsaketak murrizteko helburuarekin.

Lasterketa 13 kilometroko erlojupekoarekin hasi zen Bilbon eta lehen etapa hartan Primoz Roglic izan zen garaile. Bigarren etapan Alex Aranburuk 2021eko Euskal Herriko Itzuliko lehen garaipen euskalduna eskuratu zuen Sestaon. Hirugarren etapan Tadej Pogacar eta Roglic lehiatu ziren Ermualdeko helmugan garaipena eskura- tzeko, baina azkenean Pogacarrek lortu zuen esprint estu-estuan.

Laugarren etaparen amaieran Ion Izagirre eta Pello Bilbao esprintean ia batera iritsi ziren Hondarribiko helmugara, azkenean garaipena Izagirrek lortu zuelarik. Azken aurreko etapan Mikkel Honore izan zen 5. etapako helmuga zapaltzen lehena. Seigarren eta azken etapan Roglic Itzulia 2021 lasterketako txapeldun bihurtu zen ihesari ekin ondoren etapako irabazle izango zen Gaudu txirrindulariarekin batera.

Itzulia Bidasoko lurretan
2021eko Itzuliko etaparik luzeenak 189,1 kilometrorekin Gasteiz eta Hondarribia lotu zituen. Laugarren etapak amaiera zorrotza izan zuen Hondarribian, hondartza pareko helmugara iritsi aurretik txirrindulariek Jaizkibel eta Erlaitzeko gainak igo baitzituzten.

Astana-Premier Tech taldeko Ion Izagirrek irabazi zuen Hondarribian Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa. Azkenean, Ormaiztegiko txirrindularia izan zen Itzuliko laugarren etapako irabazlea, Gernikako aurkariarekin helmugara iritsi aurreko azken metroetan esprint estu batean lehiatu ostean. Epaileek fotofinisha erabili behar izan zuten garailea zein izan zen jakiteko.

Gainera, Itzuliko laugarren etapako helmugara hirugarren postuan iritsi ostean, UAE-Team Emirates taldeko Brandon McNulty txirrindularia lasterketako lider postua eskuratu zuen, etaparen amaieran liderraren elastikoa janzteko aukera eman ziona. Horrela, McNultyk sailkapeneko bigarren postura igaro zen Primoz Roglici 23 segundoko tartea lortuta.

Bidasoa eskualdeko lurrak atzean uzteko, Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa Hondarribiko lurretatik atera zen. Horrela, txirrindulariek gipuzkoar kostaldeko herriak atzean utzi zituzten 160 kilometroko ibilbidearekin Ondarroako lurretara iritsi ostean. Azkenik, 111 kilometrorekin Itzuliko 60. edizioko etaparik laburrena izan arren, tropelak Gipuzkoa eta Bizkaiko 7 mendate igo zituen, lasterketa Arrateko gainean amaitu aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude