Europako OCR Txapelketak trafiko aldaketa eta mozketa eragingo ditu Irunen gaurtik aurrera

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi du maiatzaren 29an, 30ean eta 31n hirian jokatuko den Europako OCR Oztopo Lasterketako Txapelketa dela eta, trafiko aldaketa eta mozketa garrantzitsuak egongo direla hainbat gunetan. Murrizketa hauek lasterketak amaitu eta herritarren segurtasuna bermatu ahala kenduko dira. Bitartean, ibilgailuak arduraz erabiltzea gomendatzen da eta Udaltzaingoak aldez aurretik eskerrak eman dizkie herritarrei euren laguntzagatik.

Afektazioak gaur bertan, maiatzak 22 ostirala, hasiko dira San José Obrero futbol zelaiaren ondoan dagoen Virgen Milagrosa kaleko aparkalekuaren itxierarekin, eta ekainaren 1era arte (astelehena) luzatuko da neurria. Hurrengo ostiralean, maiatzak 29, goizeko 8:30etik 14:00etara ezin izango da Santa Elena kaletik Larreaundira sartu, eta ibilgailuak San Martzial kalera desbideratuko dira, Virgen Milagrosa kaleko eta hiriko Alde Zaharreko sarbidea mugatuz. Ondorioz, Sargia kaleko garajeen jabeak San Martzial kaletik sartu beharko dira ohikoaren kontrako noranzkoan, eta ez Jesus kaletik; Alde Zaharreko irteera, berriz, Sargia eta San Martzial kaleetatik egingo da.

Larunbatean, maiatzak 30, goizeko 8:30etik 16:00etara ostiraleko trafiko mozketa berdinak mantenduko dira eta Virgen Milagrosa kalea erabat moztuta egongo da. Gainera, egun horretako ohiko azokan aldaketak egongo dira, Ospitale Zaharrean jartzen diren janari-postuak Korrokoitz kalera aldatuko baitira. Azkenik, igandean, maiatzak 31, ordutegi berean (8:30etik 16:00etara), ezin izango da Jesus, Eguzkitza eta Vega de Eguzkizako kaleetara sartu Virgen Milagrosako noranzkoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude