Euskararen Nazioarteko Eguna jarduerez lepo dator aurten

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurtengo jarduera egitaraua inoiz baino mardulago datorkigu, euskaraz bizitzeko nahia plazara ateratzeko xedez.
Azaroaren 16tik hasita abenduaren 5era arte hainbat ekitaldi antolatu dira Irunen herri ekimenez batzuk, erakundeenez besteak.

euskararen eguna

Ekintza andana dakar datozen asteotako agendak eta… denak euskaraz!
Kultura, gastronomia, jaia, musika, dantza, artea zein jolasak, edozein adinekoentzat, euskara ikasten ari direnentzat eta eskaraz bizi direnentzat.
Erakundeetatik antolatutakoen artean Ika Mizka izenekoa da berrinkuntzetako bat, aurten lehenbizikoz Irunen ere burutuko dena. Euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzea du xede (Hurrengo orrialdean zertan datzan irakur daiteke).
Herri ekimeneko egitarau luzea
Herri ekimeneko egitaraua apailatzeaz Irungo hainbat elkarte eta talde arduratu dira. Aurreko urteetan lanean aritu izan dira da talde zenbait bat baina iaz Euskararen Nazioarteko Eguna kari astebeteko jarduera sorta prestatzeko talde kopurua handitu zen eta “2013rako atxikimendu gehiago lortu ditugu”, azaldu du batzordekide batek.
Hemendik aitzina are indar gehiago batu nahi dituzte “gure herrian euskarak duen presentzia urriarengatik kezkatuta gaudelako, normalkuntza bidean eragin ahal izateko”. Bide horretan aurrera egiteko “zenbait egunetan egingo diren ekintzak nahikoa ez direla helarazi nahi diote gizarteari “baina gutxienez kontzientziak astindu nahi genituzke”.
Herri batzordeak irundar guztiei dei egin die jardueretan parte hartzera eta euskaraz ongi pasatzera.

euskararen eguna egitaraua03

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude