
Bihar estreinatuko da zinemetan “Faisaien Irla” pelikula. Asier Urbietaren zuzendaritzapean, mugek zeharkatutako bizitzen istorioa jasotzen du. Pelikularen estreinaldia dela eta, emanaldi bereziak antolatu dituzte, horietako bat Irunen. Hitzordua Ocine Mendibilen izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Pelikularen emankizunaren ostean egingo den solasaldian Asier Urbieta zuzendariak, Jone Laspiur aktoreak, Irungo Harrera Sareko kide Oihana Galardik eta Gari Garaialde argazkilariak parte hartuko dute.