Ficobako aparkalekua ordubete lehenago hasiko da doako zerbitzua ematen

Ficobatik jakinarazi dutenez, aparkaleku publikoaren ordutegia zabalduko da. Horrela, goizeko 7:00etatik 22.00etara emango du zerbitzua; orain arte goizeko 8:00etan hasten zena. Ordu tarte horretan Ficoban aparkatzea doakoa izango da.

Ordutegia aldatzea erabaki da inguruko herritarren eta kolektiboen eskaerei erantzuteko. Izan ere, erabiltzaileek euren lan edo joan etorri ordutegiengatik goizean goiz autoa Ficobako instalazioetan uzteko beharra adierazi baitute. Neurri honen bidez, Ficobak bere konpromisoa berresten du herritarrenganako, inguruko behar errealetara egokituz eta eguneroko mugikortasuna errazagoa eginez.

Ordutegi horretatik kanpo, hau da, 22:00etatik 07:00etara, aparkalekuan gelditzen diren ibilgailuek 15 euroko gaueko tarifa ordaindu beharko dute (BEZa barne).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude