E-25 autobusaren ibilbideak aldaketak izango ditu Santa Elena kalea eraberritu bitartean

Berrurbanizazio lanak direla-eta, joan den asteartean, hilak 5, Santa Elena karrika ibilgailuentzat itxi zen. Hori dela-eta, hiri barruko eta hiriarteko autobusen ibilbidea aldatu da, eta, jakinarazi zenez, Urdanibia plazako autobus geralekua itxi da.

Geralekua auzoko markesinarik hurbilenera lekualdatu da, Larreaundiko biribilgunearen ondoan San José Langilea kalearen eta Euskal Herria hiribidearen artean dagoenera.

Horrela, behin-behineko antolamenduak irauten duen bitartean, L4 lineak Fermin Calbetoneko lotura egingo du, San Jose Langilearen biribilgunetik eta Euskal Herria eta Gipuzkoa hiribideetatik eta Colón pasealekutik pasatuta

E-25 autobusak, berriz, Larreaundiko biribilgunera iritsi, bira eman eta Euskal Herria hiribidetik itzuli beharko luke, baina aurreko astean ez du egin horrelakorik, eta, horregatik, Irungo Udalak barkamena eskatzen die kaltetutako erabiltzaileei. Arazoak konponduta daude, ordea, eta, astearte honetan, E-25 autobusa auzoan zerbitzu egiten hasiko da berriro: San José Langilea kaleko biribilgunera iritsi, eta, Euskal Herria eta Gipuzkoa hiribideetan barrena, Colón ibilbidera itzultzen ari da. Fermin Calbetoneko eta Zabaltza plazako geltokiak ere zerbitzurik gabe geratuko dira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude