LANNAHI programak euskara ikastaroen bigarren txandari ekingo die urtarrilean

Urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 22an bukatuko da LANNAHI programaren  bigarren txanda.  Euskaltegian doako euskara eskolak emango zaizkie programa honen parte-hartzaileei. Helburua langabezian dauden pertsonen artean euskararen ezagutza sustatzea da. Goizeko txandan izena ematen dutenek lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, 3 orduz.

Programan izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute azaroaren 27tik abenduaren 11ra. LANNAHI programan interesa dutenek izen ematea internet bidez egin beharko dute SAC24h webgunea (www.irun.org/sac) edo HAZeko autozerbitzu terminalak erabiliz. Horretarako, IRUN Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk (NAN elektronikoa, Izenpe txartela..) erabili beharko dituzte.

Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943505273 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

Ikastaroa doakoa izateko baldintza bi baldintza hauetako bat bete behar da. Batetik, Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatua egotea. Bestetik, langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.

Ikastaro trinkoak

LANNAHI programan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten hiritarrek ikastaro trinkoak egin ahalko dituzte ohiko matrikula ordainduz. Tokia egonez gero, urrian martxan jarritako taldeetan ere izena eman ahalko da. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute ikasleek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude