Irungo Udaleko Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi du Francisco de Gainza kalea izango dela hirian asfaltatuko den hurrengo kaleak. Asfaltatze lanak bihar eta etzi, hilak 30 eta 31, egitea aurreikusten da. Lan horiek egin bitartean, beti ere klimatologiak ahalbidetzen badu, kalea itxita egongo da, garajeetako sarrerak eta irteerak izan ezik, seinalez gaituta egongo direnak.