“Irun Hiria” Musika Bandak denboraldiko azken kontzertua eskainiko du ostiralean

Ostiral honetan, martxoaren 22an, “Irun Hiria” Musika Bandak 2023-2024 denboraldiko azken kontzertua eskainiko du. 20:00etan izango da hitzordua, Irungo Amaia KZ antzokian. Sarrera doakoa izango da, aretoaren tokia bete arte eta ez dago sarrera aurretiaz eskuratzeko beharrik.

Garikoitz González Munduateren zuzendaritzapean, bandak programa askotarikoa eskainiko du, hainbat konpositoreren lanak joaz: Henk van Lijnschooten, Gustav Holst, Andrew Lloyd Webber, Oscar Navarro eta José Alberto Pina. Hainbat lan interpretatuko dituzte, hala nola “Ouverture 2000”, “Banda militarrarentzako Bigarren suitea Fa M-n” osatzen duten lau mugimenduak, “Operako mamua” musikaleko lan ezagunenak, “Libertadoreak” poema sinfonikoa eta “Crucifixus” prozesio-martxa.

“Irun Hiria” Musika Bandaren hurrengo kontzertua maiatzaren 1ean izango da, urtero bezala, Larreaundi-Olaberria auzoko jaietan. Horrela emango zaio hasiera hiriko auzoetako kontzertu-denboraldiari.

“Irun Hiria” Musika Banda

“Irun Hiria” Musika Banda Espainiako musika-talderik zaharrenetako bat da. Bandaren jarduera nagusia kontzertuak eta emanaldiak eskaintzea da, eta hitzordu finko batzuk ere baditu, hala nola San Pedro eguneko kontzertua edo Junkaleko Ama Birjinaren kontzertua.

Oso errotuta dauden emanaldiak eskaintzeaz gain, Santiagoko Polken kontzertua eta Euskal Jirako kontzertua, Inauteriak eta Erregeen Kabalgata ere girotzen dituzte. Iaz, 2023an, 50. urteurrena ospatu zuen “Irun Hiria” Musika Banda Kultur Elkarteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude