Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatuz ospatuko du Liburuaren Eguna

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du Liburuaren Egunaren harira. Itsasargiak izan beharko dira 120 hitzez osatutako testuen laburren protagonistak. Lehiaketan parte hartzeko testuak apirilaren 20a baino lehen bidali beharko dira. Lehen hiru sailkatuentzako sariak egongo dira.

Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako mirkokontazikunak onartuko dira lehiaketan. Parte hartzeko testuak elkartearen helbidera, amigosfaroseuskadi@gmail.com, bidali beharko dira apirilaren 20a baino lehen.   Aurteztutako lanak jatorrizkoa eta argitaratu gabe izan beharko du.

Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Lehenengo sailkatuari 100 euroko saria emango zaio eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, berriz, itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta elkarteko artikuluekin sarituko dira.

Elkartetik herritarrak lehiaketan parte hartzera animatu dituzte, asma eta sormena erabiliz hitz gutxitan itsasargien inguruko istorio edo pertsonaia bat asmatzera. Mikrokontakizun bat idaztea gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat dela gogoratu dute, beraz, parte hartzaileak desberdin pentsatu eta topikoetatik ihes eginez testuak sortzera animatu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude