Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi duenez, Gabonetako hitzordu seinalatuetan erraztasunak egongo dira mugikortasun urria eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Helburua Eguberrietako ohiko jarduerak herritarrei hurbiltzea izango da. Horretarako, lehentasunezko lerroak sortu eta bereziki egokitutako guneak ahalbidetuz eta San Juan plazan plataforma bat ipiniz. Udalak nabarmendu du zerbitzu hau erabili nahi duten pertsonek beren egoera egiaztagiri bidez frogatu beharko dutela.
Nuria Alzaga lehenengo alkateorde eta Kultura ordezkariaren hitzetan, “beti esan dugu kultura zeharkakoa dela, publiko guztiengana iristeko gaitasuna duelako, eta, horregatik, egutegiko hitzordu seinalatuak hirira iristen direnean, udaletik lan egiten dugu, kasu honetan, kultura inklusiboagoa eta eskuragarriagoa egiteko”.
Lehentasunezko ilarak
Olentzero eta Mari Domingiren Etorreran, abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingi haurren gutunak jasotzen ari direnean, San Juan plazan, 18:30etik 20:30era, lehentasunezko ilara bat ahalbidetuko da. Era berean, morroiei gutunak emateko ekitaldian, urtarrilaren 4an, Errege Magoen morroien karta-bilketan, Udaletxean 16:00etatik 20:00etara bitartean, lehentasunezko ilara bat ahalbidetuko da ere.
Erregeen kabalgata
Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen etorrerarekin, desfilea ikusteko bi gune egongo dira, biak Colón pasealekuan: bata Luis Marianoren turismo bulegoaren parean eta bestea Pikoketa kalearekiko bidegurutzearen parean. Bi kasuetan, eremua seinaleztatuta egongo da, eta pertsona bat egongo da sarbidea kontrolatzen.
San Juan plazan ere plataforma bat jarriko da Errege Magoen agurra ikusi ahal izateko, 19:30ak aldera izango dena. Pertsona bat egongo da bertara sartzea kontrolatzen, eta plataforma horretara sartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, udalaren webgunearen bidez, abenduaren 19an, ostirala, 09:00etan hasita.



