Gabonetan doluari aurre egiteko tailerra antolatu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak

Minbizia dela eta maite duten pertsona bat galdu ondoren, lehen Gabonak pasatzera doazen pertsonei zuzendutako tailerra antolatu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak. Tailerra azaroaren 28an, ostegunean, egingo da Palmera Montero guneko 4. Aretoan. 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da eta izena emateko epea azaroaren 25era arte zabalik egongo da.

Gabonetako doluaren inguruko tailer honen bidez, leku bat eskainiko zaie pertsonei emozioak haizatzeko eta egun berezi hauetan beldurrak eta pozak partekatzeko. Talde hori gidari izango da Gabonetan prozesu luze eta korapilatsu batetik modu eraginkorrean ibiltzeko, hau da, hurbileko norbait galtzeak eragindako min prozesutik.

Tailerra erabat doakoa izango da eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko profesionalek zuzenduko dute. Izen ematea elkartearen webgunearen bitartez edo 943 45 77 22 telefonora deituta egin ahalko da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude