2025ko San Pedro eta San Martzial Festetan espero den jende kopuru handia dela eta, asteburuetako kontzertuekin bereziki. Irungo Udalak jakinarazten du garraio publikoko errefortzua emango dela, bai Euskotrenen eta Lurraldebusen, eta halaber, lau disuasio aparkaleku sortuko direla.
Garraio publikoko errefortzua
Alde batetik, Euskotrenek eta Lurraldebusek bere ohiko zerbitzuaren errefortzua egingo da festetan zehar. Lineak eta ordutegiak Euskotrenen eta Lurraldebusen webguneetan kontsultatu daiteke, baita bere aplikazioetan.
Disuasio aparkalekuak
Hala nola, ezohiko moduan, hiriko zenbait eskolen aparkalekuak egokitu dira disuasio aparkaleku bezala:
- Dunboako eskola ostiraleko ekainaren 13ko 20:00etatik igandeko ekainaren 15eko 12:00ak arte egongo da antolatuta.
- Dunboako eskola ekainaren 21etik uztailaren 1era, biak barne, egongo da antolatuta.
- BHI Santa Elena eta CEPA Bidasoaldea (Dunboako eskolaren ondoan) ekainaren 21etik uztailaren 1era, biak barne, egongo dira antolatuta.
- Lekaenea eskola ekainaren 27tik uztailaren 2ra, biak barne, egongo da antolatuta.
- Beraketa kalea ekainaren 20etik uztailaren 1era, biak barne egongo da antolatuta soilik ziklomotor eta motozikletentzat, Kolon pasealekuko espaloietan gelditze desegokiak saihestearen nahiarekin.
Aipagarria da Ficobako kanpoko aparkalekua itxita dagoela barraken eta ferien instalakuntzarengatik. Hortaz, edukiera murriztu egiten da eta lurpeko aparkalekuko 180 plazetan aparkatu daitekeen, 07:00etatik 22:00etara.



