IV. “San Martzial” Nesken Eskubaloi Txapelketa hartuko du Artalekuk larunbatean

Larunbat honetan, ekainaren 14an, IV. “San Martzial” Nesken Eskubaloi Txapelketa jokatuko da Artaleku kiroldegian. Txingudi Eskubaloia elkarteak antolatutako txapelketa izango da, Irungo Udalaren laguntzarekin. Lehen partidua goizeko 9:30ean hasiko da eta txapelketa 20:00etan sari banaketa eta itxiera ekitaldia egin arte luzatuko da. Gainera, aurtengo nobedade gisa, Haur mailako 2 taldek hartuko dute parte.

Ekimen hori kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta garatzeko sortu zen. Irun eskubaloiarekin lotutako hiria da, eta lagunarteko txapelketa honen antolaketaren helburu nagusia emakumezkoen eskubaloia indartzea eta ikusaraztea da.

Euskadiko eta Iparraldeko Senior mailako 4 taldek harutko dute parte: Ibaizabal Senior (Durango), SHHB Hendaye (Hendaia), Corazonistas (Gasteiz) eta Txingudi Zubieder (Irun).

Egitaraua

Lehen partidua goizeko 9.30ean jokatuko da, Txingudi Zubieder- Corazonistas taldeen aurkakoan. Bigarrenean Ibaizabal Durango eta Hendaia lehiatuko dira 11:00etan. Goizeko hirugarren hitzordua berriz, 12:30ean izango da, Txingudi eta Saieko haurren taldeen artekoa. 14:00etan aldiz, bazkaltzeko etenaldia egingo da.

15:30ean txapelketa berrekin eta 3. eta 4. postuak jokatzeko partida izango da. Jarraian, 17:00ean, txapelketako 5. Partida izango denean, Saieko eta Txingudiko haurrak elkarren aurka lehiatuko dira berri. Txapelketa amitzeko, 18:30ean finala jokatuko da. Azkenik, 20:00etan sari banaketa eta itxiera ekitaldia egingo da eguna borobiltzeko.

2 haur talde lehian

Gainera, aurtengo nobedade gisa, Haur mailako 2 taldek hartuko dute parte, Txingudiko lokalen eta Donostiako Saieko Persianera Taldearen artean. Klubetik azaldu dutenez, “belaunaldien arteko nahasketa hori egin nahi izan dugu, haurren mailan hasieratik jokalariek izan duten bilakaera irudikatu, eta seniorren mailan islatuta geratu dadin”. Emakumezkoen eskubaloia kategoria helduetan indartzeko eta estereotipoak apurtzeko helburuarekin, adin horietako emakume gazteen abandonuaren aurka borrokatu nahi du klubak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude