Igogailuen mantenua eraberritu du Bertakok

24 orduko zerbitzua eskaintzen du enpresak, iraupen konpromisorik gabeko kontratuekin

(Publirreportajea)
Azken urtean, igogailuen mantenuaren sektorean gehien hazi den enpresa da Gipuzkoan. 300 bezeroen muga gainditu du Bertako Igogailuak kooperatibak, 2017ko otsailean. Hiru urte ere ez daramatza lanean, eta Gipuzkoa osoan aritzeaz gainera, Bizkaira eta Arabara hedatuz hasi da. Bezeroen eta langileen eskubideak dira Bertakoren lanaren oinarri.

Enpresa multinazionaletan aritutako ingeniariek eta teknikariek osatu zuten kooperatiba, 2015eko irailean. “Sektoreak zeraman bidea kontuan hartuta, gure kabuz hastea erabaki genuen”, azaldu du Ibai Salazar Bertakoko ingeniari irundarrak. Hamar urteko ibilbidea dute sektorean, batez beste. Esperientzia hori baliatuta, igogailuen mantenuan alternatiba bat eskaintzeko asmoz batu zituzten indarrak. Instalazio berriak eta mantenua egiten dituzte. Urte beteko eta penalizaziorik gabeko kontratuak eskaintzan dituztela azpimarratu du Salazarrek: “Ez dugu inor derrigortu nahi gurekin gelditzera”. Urteko ehun eurotik aurrera kontrata daitezke Bertakoren zerbitzuak.

Bertako hautatzen duten komunitate eta enpresa guztietako igogailuetan, azterketa energetikoak ere egiten dituzte, ahal izanez gero, kontratatuta dagoen potentzia jaitsi ahal izateko. Bestalde, doako emergentzia telefonoa instalatzen dute, baita zaharrenetan ere. Izan ere, 2000.urtetik aurreko igogailuek ez dute telefonorik. Kontsumo gutxiko LED argiztapena ere jartzen diete, itzaltze automatikoarekin. Mugimendu sentsoreen bidez funtzionatzen dute. “Igogailu askok fluoreszenteak dituzte, egun osoan zehar. Hori alferreko gastua da”, adierazi du Ibai Salazarrek. Bertakok egun osoan zehar, 24 orduz eskaintzen duena, mantenua da. Zerbitzua “erreala” dela azpimarratu du Salazarrek: “Gainerako enpresa gehienek eskaintzen dute, baina erreskateetarako bakarrik. Guk matxuretarako ere 24 orduko zerbitzua dugu, urteko 356 egunetan”.

Kalitatea eta gertutasuna

Baliabide berrien aldeko apustua egiten du Bertakok. Azpimarratzeko modukoa da Pasarela deritzon sistema. Hori esker, bezeroek igogailua gelditu dela antzeman baino lehen, abisua jasotzen dute Bertako enpresako langileek. “Igogailua gelditu dela jakiten dugu, eta matxuraren arrazoia ere bai. Horrek asko arintzen ditu denbora eta kostuak”, argitu du Salazarrek. Gainerakoan, prebentzio lana egiten dute, eta igogailu guztiak hilabetean behin ikuskatzen dituzte. “Gure betebehar nagusia da segurtasuna bermatzea”, nabarmendu du Salazarrek.

Lan bolumenaren emendatzeak zerbitzuaren kalitatea murriztea ekarri du hainbat enpresatan. Bertakon, teknikari batek behar bezain besteko denbora har dezake igogailuaren konponketan. “Enpresak ezin du zehaztu zenbat igogailu mantendu ditzakeen langile bakoitzak, eta bakoitzarekin zenbat denbora eman behar duen langileak”. Langilearen eskubideak bermatzen ditu, beraz, Bertakok. Eta bezeroarenak ere bai. Hizkuntzari dagokionez, nahi izanez gero, bezeroak euskaraz izan dezake harreman osoa Bertakorekin. Bai egunerokoan, baita aurrekontuetan, kontratuetan, albaranetan eta gainerako dokumentazioan ere. Gertutasuna ez baitago kalitatearekin lehian.

Kontaktua: 943 90 34 50 eta info@bertako.eus.
BERTAKO IGOGAILUAK

1. 24 orduko zerbitzua abisu guztientzat.

2. Pieza originalak.

3. Euskarazko zerbitzua.

4.Iraupen konpromisorik gabeko kontratuak.

5.Orotariko zerbitzua 100 eurotik aurrera.

One thought on “Igogailuen mantenua eraberritu du Bertakok

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude