Bidasoko Maratoi Erdiak eta 10K lasterketek trafiko aldaketak eragingo dituzte igandean

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, otsailaren 25ean, 08:30etik 12:30era bitartean gutxi gorabehera, Bidasoko Maratoi Erdia+10K dela-eta, hiriko zirkulazioa aldatuko da, honela:

Trafiko aldaketak

08.30etik aurrera ibilgailuak ezingo dira sartu Urdanibia plazatik Junkal karrikara. 08:45etik aurrera, Colón ibilbidea itxita egongo da, Gipuzkoa hiribidearen eta Eliza karrikaren artean, bi noranzkoetan, baina Itzulbidea zabalik egongo da.

09:15etik aurrera 12:00etara bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuak ezingo dira sartu Colón ibilbidera, Hondarribia kalera, Zubimusu plazatxora eta Letxunborro hiribidera. Itzulbidea lasterkarien beroketa ariketen arabera egongo da zabalik, eta hiri barruko autobusek Zubimusu plazatxotik Gipuzkoa hiribideraino zirkulatu ahalko dute.09:30etik aurrera, berriz, ibilgailuak ezingo dira sartu Zubimusu plazatxotik erdialdera.

09:45etik aurrera 12:30era bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuak ezingo dira sartu Urdanibia plazara eta, Osinbiribil eta Behobia artean, GI-636 errepidera; lineako autobusek bakarrik zirkulatu ahalko dute, Donostiarantz, baina, lasterketa dela-eta, baliteke atzerapenak izatea. Hilerrira sartzeko, ibilgailuek Osinbiribiletik, GI-636 errepidetik eta Artiga ibilbidetik joan beharko dute –Artiga ibilbidean, txandaka pasatuko dira–.

10:10etik aurrera itzulbidea zabalik egongo da, baina noranzkoa aldatzeko erreia ezingo da erabili. Colón ibilbidean, autobusentzako errei bat egokituko da, Jenaro Etxeandia plazatik Iparralde hiribideraino, eta, Iparralde hiribidean, autobusak betiko ibilbidea egiten hasiko dira –azken zatia kontrako noranzkoan egingo dute–.Zubimusu plazatxotik Gipuzkoa hiribideraino, hiri barruko garraiorako errei bat egokituko da, Irungo noranzkoan.

Taxi zerbitzua

San Juan plazako geralekua itxita egongo da. José Ramón Agirretxeko geralekuan, taxiak Gipuzkoa hiribidetik sartuko dira, eta, horretarako, Luis Mariano kalea erabiliko dute, kontrako noranzkoan, edo Colón ibilbideko parkinga. Atera, berriz, Joaquín Gamón kaletik aterako dira, kontrako noranzkoan, eta, gero, Pikoketa karrikatik. Luis Marianoko geralekua ezingo da beti bezala erabili; alegia, taxiak ezingo dira joan Gipuzkoa hiribiderantz.

Parkingak

Colón ibilbidekoan, ibilgailuak Gipuzkoa hiribidetik sartu ahalko dira, eta bidegurutzeetako agenteek Elizatxo hiribideko biribilgunetik ere sartzen utziko diete. Atera, berriz, José Ramón Agirretxe eta Joaquín Gamón kaleetatik eta Pikoketa karrikatik atera beharko dute –Joaquín Gamón kaletik, kontrako noranzkoan–.

San Juanekoan, plazako bertako sarrera itxita egongo da 08:45etik 12:00etara bitartean, eta Prudencia Arbide karrikakoa, berriz, normal erabili ahalko da. Mendibilekoan, sarrera normal erabili ahalko da.

Tren geltokia

Sarrera normal erabili ahalko da, Anaka kaletik bakarrik baina. Azken korrikalariak azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak, 12:30ean gutxi gorabehera. Bitartean saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.Behin lasterketa bukatuta, Colón ibilbidea Igandero saioen esparruan bezala itxiko da.

Aparkamendua

09:45etik 12:15era bitartean gutxi gorabehera, Nafarroa hiribidean (beheranzko erreian, Dunboa kaleraino), Santa Elena karrikan, Uztapide Bertsolaria kalean, Altzukaitz kalean eta Pelegrín de Uranzu eta Papinea karriketan aparkatuta dauden ibilgailuak ezingo dira atera tokitik.

Gidariek aipatutako orduetan ibilgailua erabili beharrik duten pentsatu beharko dute, eta, behar badute, aipatutako lekuetatik kanpo aparkatu.

IrunBus

Aipatutako aldaketak direla-eta, IrunBusen zerbitzua ere aldatuko da, honela:

  • L1. ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz

08:30eko, 09:00etako eta 09:30eko autobusak betiko ibilbidetik joango dira Fermín Calbetón kaleraino, baina, itzulbidean, bira eman, eta Nafarroa hiribidean behera eta GI-636 errepidetik iritsiko dira ospitaleraino.

10:00etatik aurrera, autobusek ibilbide normala egingo dute Fermín Calbetón kaleraino, baina, handik, Iparralde hiribidean behera, Ficobako biribilgunera jaitsi, eta GI-636 errepidetik joango dira ospitaleraino.

Geraleku hauek itxita egongo dira: Zabaltza, Topoa, Hondarribia, Gibeleta, Hirubide eta Puiana

Zaisarantz

08:30eko, 09:00etako eta 09:30eko autobusak betiko ibilbidetik joango dira Aldabe Mendia kaleraino, baina, handik, ospitalera jaitsi, eta, GI-636 errepidetik, Fermín Calbetón kalera joango dira. Itzulbidean, bira eman, eta betiko bidetik segituko dute Behobiaraino.

10:00etatik aurrera, autobusek ibilbide normala egingo dute Aldabe Mendia kaleraino, baina, handik, berriro ospitalera jaitsi, eta, GI-636 errepidetik, Dunboako anbulatoriora joango dira, biribilgunean bidaiariak jaso eta uzteko. Geraleku horretatik aurrera Darío Regoyos kaletik joko dute, eta, han, Behobiaraino joateko saihesbide bat hartuko dute.

Geraleku hauek itxita egongo dira: Anaka 40, Anaka 1, Geltoki, Colón 43, Luis Mariano, San Juan eta Nafarroa hiribidea 4

  • L2. SAN JUAN – KATEA

Katearantz

Autobusak Gipuzkoa hiribidetik abiatuko dira, eta, Colón ibilbidetik, kontrako noranzkoan, Aduana kalearen hasierako izkinara segituko dute. Handik, ibilbide normala egingo dute suhiltzaile etxeraino.

Erdialderantz

09:30etik aurrera, ibilbidea Gipuzkoa hiribideko 1 zenbakian bukatuko da. Geraleku hauek itxita egongo dira: Fermín Calbetón, Zabaltza, Topoa eta Luis Mariano

 

  • L3. SAN JUAN – ARTIA

09:30etik aurrera,  autobusak Fermín Calbetón kaletik abiatuko dira. Handik, Iparralde hiribidean behera eta GI-636 errepidetik, Dunboako anbulatoriora joango dira, biribilgunean bidaiariak jaso eta uzteko, eta saihesbide bat hartu, eta ibilbide normala egingo dute Artiaraino.

Geraleku hau itxita egongo da: Nafarroa 4

 

  • L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

09:15etik aurrera, honako hau izango da ibilbidea: Gipuzkoa hiribidea – Colón ibilbidea, kontrako noranzkoan – Aduana kalea – Elitxu – Olaberria – Euskal Herria hiribidea – Gipuzkoa hiribidea.

Geraleku hauek itxita egongo dira: Urruña plazatxoa, Lope de Irigoyen 31, Antzaran plaza 1, Zubiaurre, Colón 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32

Aldaketak lasterketa bukatu arte egongo dira indarrean; gutxi gorabehera, 12:00etara arte. Ordutik aurrera, kaleak IGANDERO ekimenaren esparruan bezala egongo dira itxita, 15:00etara arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude