Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n Alde Zaharra-San Juan auzo elkartean

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak, Trikuharri elkartearekin batera, Gau Beltza ospatzeko ekintzak antolatu dituzte. Ekintzak urriaren 31n, ostiralean, egingo dira, auzo elkarteak Jesus Kaleko 9. zenbakian duen egoitzan. Parte hartzaileei beren kalabaza eta mozorroa eramatea eskatu diete.

Ekintzak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira eta gerturatzen direnek kalabaza tailerrean, jolasetan, eskulanetan, makillaje eta tatuaje beldulgarrien tailerretan eta photocall-ean parte hartu ahalko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude