Asobal Ligako txapeldunorde geratu eta gero, Bidasoa Irun taldeari harrera egin dio Irungo Udalak. Ekitaldian izan dira Irungo alkate José Antonio Santano, Kiroletako ordezkari Borja Olazabal eta Udalbatzaren ordezkariak, baita, taldearen izenean, taldeko presidente Gurutz Aguinagalde, lehen eta bigarren entrenatzaileak Jacobo Cuétara eta Borja Burguete, eta lehen taldeko jokalariak Iker Serrano, Julen Aguinagalde, Jon Azkue, eta Adrian Crowley.
Alkateak hiriko bandera bat eman dio taldeari, “Aupa Bidasoa” leloa zuena bordatuta, frogatzeko hiriak eta zaleek adi eta urrutitik indar egiten jarraitu dutela nahiz eta aurten Artalekura ezin joan.