Gaurtik datorren asteartera arte 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen proposamen irabazleak aukeratuko dira

Hauek dira 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesu orokorreko eta gazte prozesuko proposamen finalistak. Prozesu Orokorraren finalera 20 proposamen iritsi dira eta Gazte prozesuaren kasuan, 21 dira, bozketa-prozesuan berdinketa egon baita. Azken bozketa urriaren 6tik 10era bitartean egingo da eta hiritarren esku jarritako 1,5 milioi euro horiek nola erabiliko diren erabakiko da, beti ere aurrekontua agortu arte.

Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte-hartzeko arloak udalaren webgunean argitaratu ditu, parte-hartuz erabakitzeko aurrekontuen aurrebozketako emaitzak. Prozesu orokorreko aurrebozketan, 494 lagunek parte hartu zuten, eta 1941 boto eman zituzten. Gazte prozesuan, berriz, 52 gaztek parte hartu zuten, eta 199 boto eman zituzten.

Proposamenak biltzeko fasean bezala, azken bozketarako, bi informazio-karpa jarriko dira herritarrentzat. Lehena, urriaren 6an, ostiralean, San Migel plazan, 18:00etatik 20:00etara. Bigarrena, berriz, urriaren 7an, larunbatean, Zabaltza plazan, 11:00etatik 13:00etara

Irunen errondatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek izango dute botoa emateko eskubidea. 16 urtetik 30 urtera bitartekoek prozesu orokorrean nahiz gazte prozesuan bozkatu ahal izango dute.

Bozkatzeko moduak

Bozketa elektroniko Irungo udalaren webgunearen bidez egin beharko da, IRUN Txartela erabiliz. IRUN Txartela ez dutenek aurrez aurre eman ahalko dute botoa, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, zehazten diren egunetan. Hitzordua eskatzeko, deitu 010 telefonora (943 505152). Gainera, sustatuko egingo da auzo-erkidegoak izatea auzoetako bozketa elektronikoari laguntzeko gune gisa, HAZera joateko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Hiriko adinekoen gizarte zentro sozialetan, dinamizatzaileek lagundu egingo die bertaratzen direnei bozketa prozesuan.

Hauek dira parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesu orokorreko proposamen finalistak:

  1. Adinekoen lokaletan programa zabaltzea jarduera gehiago eginez.
  2. Bidegorri-sarea zabaltzea udalerriko eremuetan.
  3. Soroxarta parkeko eta inguruko bideak konpontzea.
  4. Bidegorriak konpontzea eta asfaltatzea.
  5. Hiriko elkarteentzako kultur diru-laguntzak handitzea.
  6. Eskola Kirolaren programa hobaritzea.
  7. Ohiko argiteria publikoaren ordez LED motako argiak jartzeko prozesuarekin jarraitzea.
  8. Luis Mariano aldera ematen duen Artaleku kiroldegiko hormigoizko horma apaintzea, Irungo artistekin kirol-gaiei buruzko ideia-lehiaketaren deialdia eginda.
  9. Auzoetako liburutegiak dinamizatzea.
  10. Materialaz hornitzea Babes Zibila.
  11. Urtean kultura-jarduera gehiago bultzatzea eta egitea Irungo auzoetan.
  12. Aurrekontu gehiago izatea Sanmartzialetan, kultua- eta kontzertu-programazioari dagokionez.
  13. Baliabide teknologiko gehiago jartzea Udaltzaingoko zerbitzuan hiria hobeto zaintzeko.
  14. Eserlekuak jartzea San Jose Langilearen futbol-zelaiko harmailetan.
  15. Auzoetako kultura-jardueretarako azpiegituretan eta ekipamenduetan inbertitzea: Karpak, baliabidea materialak…
  16. Parke bio-osasungarri estalia gerontogimnasiako makinekin.
  17. Zuhaitzak landatzea edo berdegune gehiago ezartzea hirian.
  18. Miguel de Ambulodi ingurua hobetu eta berrurbanizatzeko proiektua idaztea Deskarga, López de Primaut eta Pedrós jeneralaren kaleak hartuko lituzke.
  19. 2. multzoko (Lorategi hiria 2) berrurbanizazio-proiektua idaztea, Lapitze auzoan. Alei, Muinoa, Belitz, Zapatainzabala eta Piketazaharra kaleak hartuko lituzke.
  20. Kultura-programazioa 150.000 eurorekin sendotzea.

 

Gazteen arteko parte-hartze bidezko aurrekontuetan, berriz, hauek dira proposamen finalistak:

  1. Puianako BTT zirkuitua egokitzea.
  2. Bizikletak aparkatzeko 100 euskarri erosi eta jartzea.
  3. Bidasoa Bizirikeko zerbitzuak gazteei nola helarazi aztertzea ekintzailetzari begira.
  4. Jasangarritasun energetikoari buruz herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina.
  5. Espazio publikoak estaltzea (eserlekuak, parkeetako eremu txikiak).
  6. Aisialdiko begirale izateko ikastaroa.
  7. Aurrekontu handiagoa ematea San Martzial jaietan gazteentzako jarduerak antolatzen dituzten jarduerei eta kanpo-taldeei.
  8. Reggae ekitaldia Sarjia parkean.
  9. Gazteentzako musika-jaialdia
  10. Tekno-jaialdi irekia.
  11. Gazteentzako jarduera-programa indartzea udan: kontzertuak, dantza-emanaldiak, erakusketak…
  12. Bizikletak garbitzeko makina Katea eta Oñaurre artean.
  13. Markesina bat Elizatxo hiribidean, Oñaurre parean.
  14. Argiztapena hobetzea Artiako zubitik Palmera Monteroko zubiraino doan eremuan.
  15. Txarangen eguna antolatzea
  16. Emozioak arte bidez kudeatzeko programa.
  17. Gazteentzako aisialdi alternatiboaren programa
  18. Gazteentzako kultur asteak egiten dituzten auzo-elkarteentzako diru-laguntza.
  19. Bizikleta-tailerra.
  20. Lorezaintzarako hastapenen tailerrak gazteentzako
  21. Eskiatzeko bidaia 16 urtetik 30era bitarteko gazteentzako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude