Gorputz perfektuaren inguruan hausnartuko dute maiatzaren 13an Palmera Montero gunean

Maiatzaren 13an, asteartean, Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean antolatu dugu Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi zikloari jarraipena emango diote. Hirugarren hitzaldi honetan gorputz perfektuaren premiaz eta horrek eragiten duen negozioa izango dituzte hizpide. Aurrekoetan bezala, hitzaldia hilabeteko bigarren asteartean egingo da, arratsaldeko 18:30ean.

Hitzaldian gorputz perfektua osasun edo negozio kontua den hausnartuko dute. Antolatzaileek honakoa aurreratu dute hitzaldiaren edukiaren inguruan: “osasunaren izenean gauza asko esan eta egin dira orain arte, baina benetan horrela al da? Gaur egun badakigu pisua edo gorputz masa indizea ez dela osasun adierazle bat, edo ez behintzat bakarra. Osasunean eragiten duten faktore asko daude.

Beraz, zergatik jarraitzen da argaltasuna edo irudi konkretu bat (edertasun ideala, denbora zehar aldatzen doan zerbait baita) osasunarekin erlazionatzen eta hau sustatzen? Ba ekonomiko interesatzen delako. Negozio biribila da. Etengabe gure gorputzarekin gaizki sentiarazten gaituzte, esan dugun bezala, edertasun ideal hori, denboran zehar aldatzen baitoa, eta beraz, etengabe sortuko digute gure gorputza aldatzeko beharra. Horretarako alde batetik diru piloa gastatuko dugularik, baina ez hori bakarrik, osasuna ere galdu dezakegu bidean. Guzti honetan sakonduko dugu datorren astearteko hitzaldian”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude