GURASOENTZAT. Aberatsak gara!!!

Balio positiboetan heztea ez da beti erraza izaten; baina guraso eta irakasleok gogoan eduki behar dugun erreferentzia da, gure ingurukoak edertasun eta zoriontasunean bizitzea nahi badugu. Haur eta gazteen gogoan gauza material asko edukitzea dago: telebistako protagonista baten mantala edo karpeta, futbolari famatuen markako plaierak, merkatura atera den patinete berria, teknologia berrien azken modeloa edo jokoa…

MAPI-signo-de-amor-la-paz-y-la-amistad--amor-salvara-el-mundo
Krisia dela eta materialtasuna beste modu batean eramaten ikasi behar dugu. Ezin dugu hainbeste gauza material eduki, eta gainera argi dugu haur edo gazteentzat ez dela balio positibo bat, ezta? Gauzek ez digute zoriontasuna ematen; dirua beharrezkoa dugu, baina ez da beti zorion iturria; gainera gaur egun denok beste modu ez hain kontsumista batean bizitzen ikasi beharko genuke gure oinordekoei mundu duin eta osasuntsua utzi nahi badiegu.
Eta hau dena bideratzeko, zer esan haurrei???
Aberatsa izatea ez da beti zerbait materiala, gauzak izatea. Aberastasun mota asko daude: gu aberatsak gara lagunetan, maitasunean, familian, naturan, aberatsak irudimenean, abera-tsak sentimendu eta zentzumenetan. Normalean haur edo gazteei gure ahotik hitz hauek benetan ateratzen direla fermuki azaltzen badiegu, irria eta harrotasuna sentiaraziko diegu. Zergatik? Horien atzean gizakiaren ongizatea bideratzen duten balio positiboak daudelako:
ABERATSAK GARA LAGUNETAN: lagunekin ongi pasatzen dugu, diberti-tzen gara. Baina zer da lagunetan aberatsak izatea? Laguntasuna eman eta jasotzea da, eskatu eta ematearen kantitaterik neurtu gabe. Gure lagunak zerbait behar edo eskatzen duenean pentsatu gabe ematea, ematearen plazerra sentituz. Gu gaizki edo ongi gaudenean, gure sentimendu eta emozioak epaiketarik gabe jasotzen denean. Lagunak ez dira zenbatzen, sentitu behar dira; ukitu, begiratu eta entzun.
ABERATSAK GARA FAMILIAN: gaur egun hamaika familia mota daude, familia aniztasunean bizi gara. Familiaren oreka ez dator familia ereduaren baitan, familiak bizi dituen balioen kalitatean baizik. Zein da familiaren balio garrantzitsuenetakoa?? Baldintzarik gabeko maitasuna. Familia artean gaudenean, badakigu (edo jakin beharko genuke) edozein gauza gertatuta, edozein akats izanda ere, gu laguntzeko prest daudela eta beti jarraituko dutela gu maitatzen. Familia seguru batek garen bezala onartzen gaitu, kooperatiboa da gurekin, behar dugunean eskuragarri dago.
Benetako familia ez da beti biologikoa izaten eta balio hauek ere lagunen artean eman daitezke. Tamalez, ez dugu gure familia hautatzen eta, haren eredua onuragarri ez zaigunean, familia  biologikoa izan beharrean laguntasun familia eraiki dezakegu, baldintzarik gabeko maitasun eta laguntasuna ematen digun lagun familia. Gaur egun ikus dezakegu lagun talde sendoak familia baten balioak dituela. Zergatik ez? Gora aniztasuna!!!!
ABERATSAK GARA MAITASUNEAN: maitatzeko ahalmena dugu, bai eta maitatuak sentitzekoa ere. Maitasuna benetan sentimendu positiboa da, bizirik jarraitzeko motibazio indartsua, egunero zoriontasunaren bidean egotearen sentimendu sakona. Egunero maitasuna eman eta jasotzen dugu eta gure ongizatea bideratzen du. Norbaitek esan zidan noizbait bakarrik hil egiten garela. Nire ustez eman eta jaso dugun maitasun eta laguntasun guztiarekin hiltzen gara.
Aberastasun iturri eder hauek
4ematearen gozamena,
4jasotzearen eskerra,
4bestearekiko maitasuna             sentitzea
Besteek guregatik sentitzen duten maitasunaren sentimendu eta emozioak… elkar nahasiak daude familia edo lagunen ereduetan. Bizitzan zoriontsu sentitzearen iturri nagusiak dira eta pertsonen garapen psikiko, fisiko eta sozial positiboa helarazten dute. Gizartearen joera beti pertsonen alde negatiboa ikustea da, baina gure esku dago gure inguruko haur, gazte, edo helduei beste aldea adieraztea. Mintzaldi hau gurea egiten badugu eta gure ingurura zabaldu, zoriontasunaren bidean gaude eta gogorki senti-tzen dugun krisi honetan egokitzen arituko gara. Berreskura ditzagun materialismo eta kontsumismo gizarteak galarazi dizkigun balioak!
Izan zoriontsu maitatuz, maitasuna jasoz, laguntza eman eta laguntza eskatuz. Hurrengo atalean aberats sentitzeko alor gehiago!!!!! Sarri arte!!!!
MAPI URRESTI ORTIZ
Kuttun@kuttun.net

One thought on “GURASOENTZAT. Aberatsak gara!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude