Joan den larunbat goizaldean Irungo Udaltzaingoaren polizia-etxea harrikadez erasotua izan zen. Udaleko Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza Sailak jakinarazi duenez gertakarien aurretik ordu batzuk lehenago, Udaltzaingoak esku-hartze bat izan zuen ikertua den pertsonarekin. Igandeko lehen orduan pertsona aurkitzea lortu da eta agintaritzaren aurkako atentatu delituarengatik eta kalte delituagatik zigor prozedura ireki zaio.
Irungo Udalak erabat arbuiatu ditu gertakariak, adieraziz horrelako indarkeria ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean, bizikidetza eragozten baitute. Irungo Udalak udal agintaritzarekiko errespetua eskatu du, Udaltzaingoko langile guztiei bere babes osoa adierazi nahi die, eta hiri osoan bizikidetza eta jarrera zibikoa sustatzeko deia egiten du.



