
2025/26 denboraldiko ligak agur esan die Txingudi Errugbi Klubeko taldeei. Seniorrek apirilean amaitu zituzten beraien lehiaketak, eta, beraz, harrobiko taldeak izan dira azken asteburu honetan klubaren jarduna markatu dutenak.
Plaiaundin, 16 urtez azpiko taldeak erakustaldi bikaina eman zuen Hiruherriren aurka, Euskal Ligako bosgarren postua jokoan zela. Galder Eizaguirre, Enai Irastorza, Urtzi Arrieta eta Victor Sintes bezalako jokalarien entseguekin, etxekoek lehen zatian utzi zuten partida erabakita (47-5). Bigarren zatian nagusitasunak jarraitu zuen eta azken emaitza 62-5ekoa izan zen. Garaipen honekin, taldeak denboraldi bikaina borobildu du, bosgarren postuan sailkatuz 35 punturekin.
Beste mailetan, zorte desberdina izan zuten taldeek. 14 urtez azpikoek Gipuzkoako txapelketako bosgarren postua jokoan izan zuten Iruñean La Unicaren aurka. Borrokatu arren, iruindarrak nagusitu ziren (27-12) eta Txingudiko gazteak seigarren postuan geratu dira.
18 urtez azpikoek berriz, Gabiria Txingudi/Baztanek ezin izan zuen bere partida jokatu La Unicaren aurka, azken asteetan izandako lesioengatik ez baitzuten nahikoa jokalari biltzea lortu.



