Hiriko merkataritza-sarearekin egindako topaketa parte-hartzaileak aurrera doaz

Aste honetan ere aurrera jarraituko dute hiriko merkataritza-sarearekin egingo diren topaketa parte-hartzaileak. “Topaketak merkatariekin. ON moduan tokiko merkataritzarekin” proiektuaren barnean egingo dira, Irungo Udaleko Hiri Bultzadako eta Ekonomia Sustapeneko arloak antolaturik.

Joan den astean, irailaren 16an eta 18an, Commerce Laben eta Palmera Montero Gunean lehenengo bi topaketak egin ondoren, egutegiak bere horretan jarraituko du aste honetan, bi saiorekin: irailaren 23an, asteartea, 14:00etatik aurrera, San Migeleko adinekoen lokalean (Javier Esteban Indart kalea, 5); eta irailaren 25ean, osteguna, 20:00etatik aurrera, Commerce Lab-en (Serapio Mugica kalea, 8).

Merkatarientzat pentsaturik

Saltokien ordutegiarekin kointziditzen ez duten topaketak dira. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Topaketak saltokiei zuzenduta daude indibidualki, eta beraz, establezimendu bakoitzari gonbidapena egingo zaio bere disponibilitatearen arabera ondoen egokitzen den saiora zuzenean joan dadin.

Topaketa horiek ideiak partekatzeko eta tokiko merkataritza indartzeko izan daitezen, topaketetan gai interesgarriak jorratuko dira, esaterako, IrunMarket-en garapena, Commerce Lab espazio berria, edo lokalak alokatzeko eta birgaitzeko udal diru-laguntzen lerroak. Irungo merkataritza sektorearen proposamenak, ekimenak edo kezkak ere zuzenean jasoko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude