Ibilgailu klasikoek hitzordua dute bihar II. Irun Hiriko Rally Historikoan

Bihar, maiatzaren 31n, Irunen auto klasikoentzako II. Irun Hiria Rally Historikoa egingo da. Bidasoa Clásicos taldeak erregulartasun ekitaldi hau antolatzen du Bidasoaldean automobilaren kirolaren alderdi hau sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin eta goraldi argian dagoen espezialitatea delako. Ekitaldiaren abiapuntua Café Irun izango da goizeko 11:00etatik aurrera, eta helmuga, berriz, Irungo lekuren bat.

Irun Hiria Rally Historikoa ibilgailu klasikoetarako kirolaz kanpoko erregulartasun modalitatean egingo den proba da.Guztira, 58 ibilgailuk parte hartuko dute aurtengo edizioan. Goizeko 11:00etatik aurrera, banan banan eta 30 segundoko tartearekin abiatuko dute beren ibilbidea Café Irungo aparkalekutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude