IGA abesbatzak Santa Zeziliaren omenezko kontzertu berezia emango du azaroaren 18an

IGA abesbatzak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua emango du azaroaren 18an, larunbatean. Kontzertua Irungo Pasiotarren Parrokian izango da arratsaldeko 20:00etan.

Kontzertuak hiru protagonista izango ditu, mundu mailan ezagunak izan arren, hemen inguruan asko interpretatuak izan ez direnak: Ola Gjeilo, Daniel Elder eta Eric Whitacre konpositoreak. Hiru konpositore hauen obrak hartu, elkartu eta kontzertu formatu berezi bat sortzeko intentzioarekin, edertasuna eta maitasuna hitzak musikaren bitartez transmitituko dira.

Ideia hori buruan edukita, a cappella eta instrumentuz lagundutako musika eskainiko da. Horretarako, IGA Abesbatzak Lamia harizko laukotearen eta Alaitz Artola piano jolearen laguntzaz ordu bateko emanaldia eskainiko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude