Azaroaren 21ean, ostegunean, adimen artifizialak enpresa-ehunean dituen ondorioei buruzko ekitaldi bat egingo da Irunen. Ekitaldia Atalaia hotel jatetxean izango da, azaroaren 21ean, goizeko 9:00etatik 10:30era. Interesdunek 943 50 53 36 telefonora deituta edo irunekintzan@irun.org helbide elektronikora idatzita eman dezakete izena, doan.
Ekitaldia Irun Ekintzanek antolatu du, Irun Berritzailea ildoaren barruan. Zenbait aditu elkartuko dira, adimen artifizialak industrian duen eraginari buruz hitz egiteko, Bidasoaldeko profesionalei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, bereziki.
Nuria Alzaga Hiri Bultzadako ordezkariak nabarmendu duenez, “garrantzitsua da adimen artifizialaren inguruko gai guztiak sakon lantzea, azken urteotan izan duen hazkundea ikusirik”. Hiri Bultzadako ordezkariak azpimarratu duenez, “kasu honetan, zehazki, ekitaldia oso interesgarria izango da, interesa duten eskualdeko eragileei zuzenduko baitzaie, begien aurrean dugun abagunea hobeto uler dezaten”.
Hizlariak
BIC Berrilan Gipuzkoako Amaia Zubizarreta arituko da moderatzaile lanetan, eta 3 hizlarik parte hartuko dute ekitaldia. Leire Legarreta, adimen artifizialaren inguruko Weareclickers aholkularitzaren sortzailea eta CEOa. Unai Martinez, AAko doktorea eta irakaslea eta Skootiken sortzaileetako bat. Álex Rayón informatika eta telekomunikazioetako doktorea, Deusto Datako zuzendaria eta adimen artifizialaren alorreko irakaslea, aholkularia eta garatzailea.