Irantzu Varelak bere liburua aurkeztuko du Irungo Emakumeen Etxean ostiralean

Irantzu Varelak ‘Lo que quede liburua aurkeztuko du, ekainaren 13an, ostiralean, 18:30ean, Irungo Emakumeen Etxean. Feminista eta LGTBIQ+ aktibistak bere liburu du; autobiografia bat da, autorean bizitzari buruzko kontakizunez osatua. Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan antolatutako ekintza da.

Ekitaldiaren ondoren, bertaratzen direnek Varelari beren iritzia emateko eta galderak egiteko aukera izango dute. Gainera, idazleak bere liburuak sinatuko ditu, baina, ez denez egongo Emakumeen Etxean eskuragarri, beren alea sinatzea nahi dutenek berekin eraman beharko dute.

‘Elkarrizketa Feministak’

Elkarrizketa Feministak‘ programa foro berri bat da, urtarrilean sortua, hilean behin gai edo formatu berri bat abiapuntu hartuta emakume zein gizonengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaraztea eta haiei buruz hausnarraraztea duena helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude