Irun urtero moduan Behobia-Donostia lasterketaren irteera izateko prestatzen ari da. Irungo Udalak jakinarazi duenez aldaketa batzuk gertatuko dira zirkulazioan, datorren igandean, azaroaren 12an, Behobia-Donostia lasterketa egingo delako. Txingudiko Zerbitzuakek ur-anoaguneak eta garbiketa bermatuko dituzte Behobia-Donostian.
Behobia-Donostia lasterketa dela eta 06:30etik 14:30 aldera arte, kaleak moztuko dira hiriko zenbait lekutan.
Hauek dira egun horretarako aurreikusten diren trafiko mozketak:
1.- Osinbiribileko biribilgunetik Behobiako biribilgunera bitartean, 06:30etik 14:00ak aldera arte moztuko da.
Zirkulazioa honela desbideratuko da:
-Behobia-Nafarroa aldera, ibilgailuak Artiga ibilbidetik, Blaiatik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik ibiliko dira.
-Donostiarako norakoan, bi aukera: autopista hartzea Behobian, edo hirian barrena Zaisa III aldera sartzea, Blaiako hilerrira joateko, eta handik Juan Wollmerrera jaitsi eta Urdanibia plazatik eta Junkal kaletik barrena, Iparralde hiribidera jotzea, han GI-636 saihesbidea hartzeko, Stadium Gal ondoan, eta AP-8 Katean (08:00etatik 11:30era, moztuta). Lehen aukera erabiltzea gomendatzen dugu.
2.- Behobiako biribilgunetik AP-8 eta N-121-A lotzeko biribilgunera bitartean (ETH hotela), 08:00etatik 11:30 aldera arte moztuko da.
Zirkulazioa honela desbideratuko da:
-Behobia-Nafarroa aldera, ibilgailuak Artiga ibilbidetik, Blaia ibilbidetik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik ibiliko dira.
-Donostiarako norakoan, bi aukera: Behobian autopista hartzea edo Zaisa I aldetik.
3. – Nafarroa hiribidea, Colón ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea eta Elizatxo hiribidea moztuta egongo dira 9:00etatik 13:00etara.
-Geltokiko kalea zirkulaziorako itxita egongo da 07:30etik 10:00ak aldera arte, eta amaiera han duten autobusek Anaka kaleko 2an dagoen lineako autobus-geralekuan gelditu beharko dute. Taxiak ere ezingo dira geltokiko geralekuraino iritsi.
-10:00etatik aurrera, Renfeko geltokirako sarbidea ez da ukituta gertatuko, eta sarrera eta irteera Anaka kalea eta Ospitaleko biribilgunetik barrena egingo da GI-636 eta AP-8 errepideetara (Letxunborro lasterketak ukituko du).
Ondoren, lasterketak iraun bitartean hiria zeharkatzeko bi ibilbide adieraziko ditugu. Iparraldetik hegoaldera, ibilgailuek saihesbidetik joan beharko dute Katea auzora, AP-8 hartu eta Oñaurren irten, hegoaldeko ingurabidetik Larreaundira iristeko. Hegoaldetik iparraldera, berriz, Junkal kaletik joan beharko dute. Hego ingurabidea ere har daiteke, Katean ateratzeko autopista, eta saihesbidetik berriz hartu norabidea.
Azken korrikalariak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketa horiek, betiere oinezkoen segurtasuna bermatu ondoren (17:30 aldera); ordura arte, joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.
Aparkalekuak
Ondorengo kaleetan aparkaleku hauek bertan behera geldituko dira:
-Geltokiko kalean: ostiral honetatik igandeko 10:00ak arte.
-Iparralde hiribidea 1ean: igandeko 14:00ak arte. Taxi-geltokia gaituko da aparkatzeko.
-Behobia: asteazken honetatik, igandeko 14:00ak arte, irteerako azpiegitura jartzeko lekuetan.
Taxi-geltokiak
Genaro Etxeandiako, Geltokiko (10:00ak arte) eta Jose Ramon Agirretxeko geltokiak kendu egingo dira, eta Iparralde hiribideko 1ean egongo da geltoki alternatiboa.
Irunbus
Irunbuseko hiri-autobusen zerbitzuak honela aldatuko dituzte ibilbideak:
-L1. ZAISA-OSPITALEA
Goizeko lehenengo zerbitzutik 15:00al aldera arte, irteera-gunea muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanengatik eta korrikalariak pilatzen direlako, autobusak ezingo dira iritsi Behobiara, eta Osinbiribileko biribilgunean bukatuko dute ibilbidea.
07:30etik 13:00 aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, Ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko da linea.
-L2. SAN JUAN – KATEA
07:30etik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ezingo du egin ohiko ibilbidea. Horregatik, bertan behera utziko da zerbitzua ordu-tarte horretan.
Su-hiltzaileeneko 07:30eko irteera Elizatxoraino helduko da (Olibondoen biribilgunea) eta erretiratu egingo da.
-L3. SAN JUAN – ARTIA
08:30etik 14:00al aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ez du egingo ohiko ibilbidea, eta ez du zirkulatuko pasatuko Nafarroa hiribidetik.
08:30etik aurrera, 30 minuturo, ibilbide hau egingo du:
Ibilbidea: Arbes–Artia: Arbesko biribilgunea – Blaia 22 – hilerria – Harrobieta – J. M. Franco – Portu plazatxoa – César Figuerido – Juan Vollmer – Arbes.
-L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA
08:15etik aurrera, 30 minuturo, ibilbide hau egingo du:
Ibilbidea: Arbes – Olaberria: Arbesko biribilgunea – Urdanibia plaza (Menchu Gal) – Larreaundi – Olaberria HHI – Olaberria – S. J. Langilea – Santa Elena zubia – Arbes.
Aldaketa horietatik kanpo geratzen diren geraleku guztiak zerbitzuz kanpo egongo dira zirkulazio-mozketak irauten duen bitartean.
Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren zirkunstantzi zehatzengatik ordutegi horiek zertxobait alda baitaitezke.
Txingudiko Zerbitzuak
Aurreko urteetan bezala, Txingudiko Zerbitzuakek Behobia – Donostia 2023rekin bat egingo du, parte-hartzaileentzat buruhausterik gabeko lasterketa-esperientzia eta herritarrentzat ingurune garbia ziurtatzeko.
Hornidura:
Txingudiko Zerbitzuakek hiru gune estrategikotan eskainiko du ur-anoagunea: irteeran (Behobia), Colón pasealekuan eta Gaintxurizketako igoeran. Parte-hartzaile guztiek lasterketarako behar adina ur izango dutela bermatuko da.
Garbiketa-operatiboa:
30 pertsonako talde bat arduratuko da ekitaldian erabilitako edukiontziak, mahaiak eta banderolak garbitzeaz eta lekualdatzeaz. Hondakinak behar bezala sailkatzea errazteko, guztira arropentzako bi edukiontzi jarriko dira, eta 27 ontzi-arinak eta kartoia biltzeko. Ondoren, hondakinak behar bezala bereiziko dira Garbigunean, ekitaldiaren jasangarritasunari laguntzeko. Garbiketa eta hondakinak biltzeko dispositiboak 6.000 € inguruko kostua izango du.



