Behobia-Donostia lasterketarekin loturiko trafiko abisuak

Igande honetan, azaroak 13, Behobia-Donostia lasterketa gure hiritik irtengo da, eta Udalak abisu hauen berri eman nahi die herritarrei:

06:30etik 14:00etara bitartean gutxi gorabehera, lasterketak hiriko hainbat tokitan izango du eragina:

-Osinbiribileko biribilgunetik Zaisa III-ko biribilgunera (Antxon Ttipi) bitarteko tartea itxita egongo da 6:30tik 14:00etara, gutxi gorabehera. Zirkulazioa honela desbideratuko da: Behobia eta Nafarroa aldera, ibilgailuak Artiga ibilbidetik, Blaiatik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik joango dira; Donostiako norakoan, bi aukera: autopista hartzea Behobian, edo hirian barrena Zaisa III barrura sartzea, Blaiako hilerrira joatea eta handik Juan Vollmerrera jaistea eta, Urdanibia plazatik eta Junkal plazatik pasatuta Iparralde hiribidera jotzea, bertan saihesbidea hartzeko, Stadium Gal ondoan.  Lehen aukera erabiltzea gomendatzen dugu.

-Nafarroa hiribidea, Colón pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Elizatxo hiribidea moztuta egongo dira 9:00etatik 13:00etara.

-Geltoki kalea itxita egongo da 7:30etik 10:00etara, baita Renfeko geltokiko sarbidea ere, korrikalariak ekarriko dituzten autobusak bertan aparkatuko baitituzte. Kontuan hartu ostiraletik igandeko 10:00ak arte ezingo dela kale guztian aparkatu, arrazoi hori bera dela eta. Taxiak ere ezingo dira geltokira iritsi. Aparkalekuetako aldaketekin jarraituta, Behobian zenbait eremu okupatuta egongo dira asteazkenetik igandera (azaroak 9-13), irteerako azpiegitura jartzeko.

Jarraian, lasterketak iraun bitartean hiria zeharkatzeko bi ibilbide proposatzen dira. Iparraldetik hegoaldera joateko, joan Katea auzora saihesbidetik, hartu AP-8 errepidea eta irten Oñaurren, hegoaldeko ingurabidetik Larreaundira iristeko. Hegoaldetik iparraldera joateko, aldiz, Junkal kaletik joan behar da.

Hiriko aparkalekuetako sarbideari dagokionez, Coloneko aparkalekukra joateko Gipuzkoako hiribideko eta José Ramón Agirretxe plazako sarrerak itxita egongo dira lasterketak iraun bitartean; ibilgailuak José Ramón Agirretxe plazatik irtengo dira eta Joaquín Gamón kaletik jarraituko dute kontrako norakoan, eta gero Pikoketatik. San Juaneko aparkalekuan, Eliza kaleko irteera itxita egongo da, eta ohi bezala sartu eta irten ahalko da Prudencia Arbide kaletik. Azkenik, Mendibileko aparkalekuko sarrera-irteeretan ez da aldaketarik egongo.

Irunbus

Azaroaren 13an Behobia / San Sebastián lasterketa dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko autobus zerbitzuen ibilbidean:

L

L1: ZAISA – HOSPITAL

1. ZAISA-OSPITALEA

Goizeko lehenengo irteeratik 15:00etara arte gutxi gorabehera, irteera muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanak eta korrikalarien pilaketa direla-eta, autobusak ezingo dira iritsi Behobiara, eta, hortaz, Osinbiribileko biribilgunean bukatuko dute ibilbidea.

08:00etatik 13:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak korrika hasi eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusak ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko dira.

L2: SAN JUAN – VENTAS

L2. SAN JUAN –VENTAS

08:30etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak korrika hasi eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ezingo dute egin ohiko ibilbidea, eta, hortaz, zerbitzua bertan behera utziko da.

L3: SAN JUAN – ARTIA

L3. SAN JUAN – ARA

08:30etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak korrika hasi eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ez dute egingo ohiko ibilbidea: ez dira pasatuko Nafarroa hiribidetik.

08:30etik aurrera, 30 minutuan behin Arbes-Artia ibilbidea Arbesko biribilgunea – Blaia 22 – hilerria – Harrobieta – J. M. Franco – Portu plazatxoa – César Figuerido – Juan Vollmer – Arbes L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

08:15etik aurrera, 30 minutuan behin Arbes-Olaberria ibilbidea Arbesko biribilgunea – Urdanibia plaza (Menchu Gal) – Larreaundi – Olaberria HHI – Olaberria – S. J. Langilea

– Santa Elena zubia – Arbes

Ibilbide berrietatik kanpo gelditzen diren geraleku guztiak itxita egongo dira aldaketek irauten duten bitartean.

Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren zirkunstantziak direla-eta baliteke-eta pixka bat desberdinak izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude