Irun bihar opilaren eguna ospatzeko prestatzen ari da

Urtero moduan, egun hunkigarria biziko da bihar Irunen, askorentzat egutegian luzaro esperotakoa. Apirilaren 25ean, Opilaren Eguna dela eta, Opilen ohiko bedeinkapenak egingo dira hiriko elizetan. Udalak autobus-zerbitzu bereziak prestatu ditu Guadalupera eta San Martzialera doan iritsi ahal izateko. Bestetik, prebentzio protokoloa aktibatu da ere, alkohol eta droga gutxiago kontsumi daitezen.

Bedeinkapen ordutegiak

  • Junkalgo parrokia: 11:00etan
  • Arantzazuko Ama Birjinaren parrokia  (Katea): 11:00etan
  • Mendekoste parrokia (Belasko): 11:00etan
  • San Jose Langilea parrokia (Larreaundi): 12:00etan
  • Anakako San Joan Bataiatzailearen parrokia: 11:00etan
  • Artigako Santo Kristoren parrokia: 11:00etan
  • San Gabriel eta Santa Gemma parrokia: 11:00etan
  • Bihotz Sakratuaren parrokia (Behobia): 11:15ean
  • San Martzial: 12:00etan eta Meza
  • Familia Santuaren parrokia: 10:30ean

Autobus zerbitzua

Mugikortasun arloak, aurreko urteetan bezala, doako autobus-zerbitzu berezi bat antolatu du San Marko egunerako, garraio publikoaren erabilera sustatzeko, aukera erosoago bat eskaintzeko eta ibilgailu partikularren erabilera murrizteko.

Zerbitzuak egun guztian funtzionatuko du, San Martzialera eta Guadalupera igotzeko, zelai haietan jende asko bildu ohi da eta ospakizun hauetan. Autobusa doakoa da eta herritar guztiei zuzendua dago, batik bat gazte eta nerabeei, errazago igo daitezen, baita auto eta motorren zirkulazioa murrizteko ere.

Bi linea eta ibilbide eskainiko dira, bat San Martzialera eta bestea Guadalupera. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira autobusak, ordu erdian behin.

San Martzialeko linearen ibilbidea: irteera Hondarribia kalean, Colon pasealekua, Nafarroa hiribidea, Artia ibilbidea eta San Martzial mendia, bidaiariak hiriko autobusaren lineako geltoki guztietan jasota.

Guadalupeko linearen ibilbidea: irteera Dunboako anbulatorioan, Nafarroa hiribidea, Colon pasealekua, Hondarribia kalea, Pinudia eta Guadalupe.

Prebentzio protokoloa

Prebentzio-protokoloa 10:00etan aktibatuko da, eta 20:00ak arte luzatuko. Udaltzaingoaren prebentzio-zerbitzua goizeko 10:00etan jarriko da martxan: patruila bat bidaliko da San Martzialera, eremu hura zaintzeko bertan egitekoa den erromerian. Gainera, ostiraleko autobus-zerbitzu bereziaren geltokietan, agenteek adingabeen poltsak miatuko dituzte, eta edari alkoholdunak konfiskatuko dizkiete.

Udaltzaingoa prebentzioan arituko da, istiluak saihesteko, San Martzialera doan jende kopurua kontrolatzeko, adingabeei alkoholik saltzen ez zaiela bermatzeko eta bide publikoan eta ikastetxeetan adingabeek edaten ez dutela kontrolatzeko. Bestalde, Babes Zibila presente egongo da pertsona gehien dabilen eremuetan, Udaltzaingoarekin koordinatuta une oro, eta aparkalekuak kudeatuko ditu San Martzialen, Blaia udal-hilerrian eta Ibarla eremuan. Udaltzainek herritarren laguntza eskertu dute

Bestalde, Gizarte Ongizate arloak edari alkoholdunen kontsumo arduratsua izango du lan-ildo nagusitzat. Horretarako, «Jarri frenoa alkoholari. Guztion ardura da» kanpaina sortu dute, eta gogora ekarri dute guztiz debekatuta dagoela adingabeek alkohola edatea. Beste arau batzuk gizarte osoari zuzentzen zaizkio. Horrela, debekatuta dago adingabeei alkohola saltzea, eta haiek ere ezin dezakete ez edan ez erosi. Gainera, Iosu Iguiñiz ordezkariak idatzi bat bidali die hiriko establezimenduei, adingabeei alkohola saltzeko debekua gogorarazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude