Irun dantza pista erraldoi bihurtuko da abuztuaren 30ean “Iron Modvm” ikuskizunarekin

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, datorren ostiralean, abuztuaren 30ean, irundarrek “Iron Modvm” izeneko break dance ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, Bartzelonako dantza esperimentaleko Iron Skulls konpainiaren eskutik. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da San Juan plazan.

Iron Skulls Co Bartzelonako dantza-konpainia bat da, Moisés Moe, Diego Garrido, Héctor Plaza, Buba, eta Luis A. Muñozen zuzendaritzapean. 2013tik aurrera, mugimenduaren mugak ikertzera eta berritzera bideratuta dago, breaking-a (break dance) beste diziplina artistiko batzuekin hibridatuz, kultura arte eszenikoen bidez transmititzeko helburuarekin. Konpainiaren komunikazio-hizkuntza Breaking (Break Dance) da, eta dantza garaikidean eta arte eszenikoetan trebatzeak eta murgiltzeak sentsibilitatea eta birtuosismo eszenikoa ematen dizkio.

Bere ibilbidean zehar, adierazpen artistikoko hainbat lengoaia hartu ditu erreferentziatzat, hala nola contact, butoh, antzerki fisikoa edo zirkua. Korronte teknologiko, kultural eta artistiko berriez ere elikatzen da. Eragin-konbinazio horrek Theatrical Breakin ‘mugimendu-lengoaia eta lan-metodologia izeneko zigilu bereizgarria ematen dio konpainiari. Zigilu horrek pedagogiari eskainitako ildo bat du, hainbat prestakuntza-kapsularekin.

Dantza tailerra

Gainera, ikuskizunaren aurretik, Iron Skulls konpainiako dantzariek, Pauso-K Irungo dantza eskolako artistek eta dantzari profesional talde batek, horien artean Jon Aizpun dantzari irundarra, doako dantza tailer bat emango dute, “Iron Lab: Elkarrizketa Dantzatuak” izenburupean. Saio horrek ikuskizunaren entrenamendu gisa funtzionatuko du, eta, horri esker, Irungo dantzariak-profesionalak zein hasi berriek-, beren sormen-, adierazpen- eta inprobisazio-gaitasuna hobetzeko aukera izango dute, dantzaren bitartez. Tailerra gaztelaniaz emango da eta 12 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta egongo da, 16:00etatik 18:00etara, Amaia KZko dantza aretoan.

Tailerrean parte hartu nahi duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute posta elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara: contacto@irunskulls.es, euren izen-abizenak eta adina adieraziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude