Irun eskubaloiaren hiriburu izango da Eskubaloiko Errege Kopa Artalekun jokatu bitartean. Horretarako, maila bereko ekitaldiak egingo dira hirian ekainaren 6tik 8ra. Gaur goizean Irun girotzeko prestatutako programaren aurkezpena egin dute. Prentsaurrekoan azaldu dutneez, Fan Zone bat egongo da San Juan plazan, eta, besteak beste, Erenere DJaren eta Los Niños de Jesús taldearen, Jordi Évole buru dutela, kontzertuak izango dira, bai eta eskubaloiko zelai txiki batzuk ere Colón pasealekuan zehar.
Aurkezpnean izan dira Cristina Laborda Irungo alkatea, Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentuko foru-diputatuarekin batera, Nuria Alzaga lehen alkateordea eta Hiri-bultzadako ordezkaria, Borja Olazabal Kiroletako ordezkaria, Arantxa Arzak Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko ordezkaria, Ángela Rodríguez Bidasoa-Irun CDko gizarte- eta marketin-arloko arduraduna, eta José María Lumbreras eta Eneko Mitxelena Bidashop eta Denok BATeko kideak hurrenez hurren. Aurkezpen ekitaldia gaur goizean egin da udaletxeko Areto Nagusian.
Oso asteburu oparoa
Jarduerak ostiralean, ekainak 6, hasiko da, San Juan plazan topagune batekin, 12:00etatik 00:00etara. Han, eskubaloi giro handia egongo da, eta eguna amaitzeko, Erenere DJaren kontzertua izango da, 22:30etik aurrera.
Larunbatean, ekainaren 7an, eguna Colón ibilbidean hasiko da. 10:00etatik 13:00etara, eskubaloian aritzeko pista erraldoi bihurtuko da errepidea, eskubaloiko lau zelai txiki bertan jarriko dira eta. Llurraldeko eskubaloi-eskolei gonbidapena egingo zaie, partida mistoak eta lagunartekoak joka ditzaten haien artean. Era berean, Zabaltza plazan gaztelu puzgarriak jarriko dira, musikaz girotuta, gazteek erabiltzeko eta gozatzeko.
Arratsaldean, gaztelu puzgarri horiek San Juan plazara eramango dira, eta topagunea ere han egongo denez, zale eta herritar guztien gune neuralgiko bihurtuko da plaza 17:00etatik 00:00etara. Aipatzekoa, Los Niños de Jesús taldearen kontzertua, Jordi Evole buru dela, 22:30ean.
Kirol-diziplina hau herritar guztiei hurbiltzea helburu duen programa sortu dute, alkatearen hitzetan, “kopa honen leloak dioen bezala, Irun eskubaloi lurraldea dela erakutsi nahi dugu”. Cristina Labordak adieraiz du, “kirol-diziplina hau herritar guztiei hurbiltzea helburu duen programa honen bidez, eta Kopa honen leloak dioen bezala, Irun eskubaloi lurraldea dela erakutsi nahi dugu”. Alkateak gaineratu duenez, “IAM pabilioia eraikitzea, Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) babesarekin, funtsezkoa da Irun kirol- eta aisialdi-ekitaldi handien hiri gisa posizionatzen jarraitzeko, eta tokiko ekonomian modu positiboan eragiteko”.
Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatuak adierazi duenez, “Gipuzkoan zehar antolatzen diren ekintzen berri ematen saiatu gara, gure erreferentziazko klubaren, Bidasoa hala baita, eta bertako profesionalen teknifikazioekin, eta eskubaloiko legendekin batera, hala nola, Nerea Pena, Raul Entrerios eta Thomas Svensson, horiek beren esperientzia eta bizipenak partekatuko baitituzte eskubaloiko gure jokalari gazteekin”.
Ostalariak eta merkatariak jaiarekin bat
Gainera, ostalaritzako establezimenduek ere bat egingo dute jai giroarekin, eta horretarako prestatutako pintxo eta produktu bereziak eskainiko dituzte, Karrika Nagusia musikaz eta ‘Irun, Eskubaloiaren Lurraldea’ leloa duten kamisetekin girotuta. Horren adibide da Yon Gallardo irundar izozkigilea, “Gol de Oro” aterako duena, ekitaldiarentzat espresuki sortutako izozki bat, marakuia, kakao naturalezko gantza eta banilla ukitu bat duena.
Bestalde, tokiko merkataritzak ere aktiboki parte hartuko du kirol-ekitaldi horretan, eta erakusleihoak apainduko dituzte Irungo Udalak sustatutako erakusleiho-apainketari buruzko ikastaroan landutako elementuekin.
Aldaketak zirkulazioan eta Irunbusen zerbitzuan
Lehen aipatu den bezala, Colón ibilbidea ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da larunbat goiz osoan, ekainaren 7an, Iganderoetan egiten den moduan, eta horrek bere inguru osoan trafiko-mozketak eta Irunbuseko lineetan aldaketak eragingo ditu.
Hitzordu historikoa
Aurtengo edizioa efemeride historikoa izango da, Errege Kopak 50 urte beteko baititu eta eskubaloiaren munduan ospe handia duen plaza batean ospatuko baitu urteurrena: Irunen eta Artalekun, Bidasoa Irunen etxean, 2.200 zaleren aurrean.
Irunek eta Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioak lotura estua dute, eta, azken urteetan, Federazioak hiria aukeratu izan du garrantzi handiko ekitaldiak antolatzeko, hala nola selekzio absolutuen Espainiako nazioarteko torneoa 2016an eta 2017an, Espainiako Kopa 2023an eta emakumezkoen talde nagusiak Parisko 2024ko Olinpiar Jokoak prestatzeko partidak.



