“Irun Hiria” Musika Bandak Sorotan Bele taldea omentzeko kontzertua prestatu du. Kontzertua Amaia kultur zentroan egingo da maiatzen 5ean eta 6an arratsaldeko 19:00etan. “Sorotan Bele Gogoan” ikuskizunaren bitartez Irungo bandak 1990ko hamarkadan Mikel Errazkin musikariak Sorotan Bele taldekoekin sortutako abesti ezagunenak gogoratuko ditu.
Kontzertu honen bitarte “Irun Hiria” Musika Bandak omenaldia egin nahi izan dio 1990ko hamarkadan Euskal Herriak izan zuen folk-pop talderik gogoangarrienetako bati. Nahiz eta taldea desagertu, kantu asko gertatu dira, betiko, euskal musika eta kulturaren despentsan. Sorotan Belek (Hondarribia, 1990 – 1996) izen handiko hiru album argitaratu zituen, eta abesti asko ereserki bihurtu ziren, kalean eta jendearengan abiada bizian bihurtutako single.
Sarrerak Amaia KZaren webgunearen bidez, Irungo turismo bulegoan edo emanaldien egunean antzokiko leihatilan lortu daitezke. Sarrera orokorrak 15 euro balio ditu, baina Gazte Txartela dutenek 10 euro ordainduko dituzte.



