Irungo Udalak, Mugikortasun Jasangarriko arloaren bidez, jakinarazten du Irungo hiri-autobusaren (Irunbus) tarifak, MUGI sistemaren barne daudenak, eguneratu direla.
Prezioen eguneraketa hurrengo sailkapenari dagokio:
- Aldizkako txartela (paperean): 1,65 euro (lehen 1,55 euro).
- MUGI txartela erabiliz:
- 1 tartea (1etik 20 bidaiatara): 0,42 euro (lehen 0,40 euro).
- 2 tartea (21etik 50 bidaiatara): 0,34 euro (lehen 0,33 euro).
- 3 tartea (51 bidaia baina gehiago): 0,08 euro (lehen 0,08 euro).
Hala nola, aipagarria da indarrean jarraitzen dutela pandemia eta gero ezarri ziren aparteko deskontuak garraio publikoa sustatzeko.
Erabaki hau 2024ko abenduaren 26an eta 2025eko urtarrilaren 27an ospatutako Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar nagusian hartu zen, non Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta barne dauden udaletxeek igoera adostu zuten.



