Gaur Irunen ere indarrean sartu dira garraio publikoko tarifen beherapenak

Irungo Udalak jakinarazi du irailaren 1ean (osteguna) garraio publikoaren tarifak murriztuko direla. Ekimen hori garraio kolektiboa sustatzeko Gobernu Zentralaren lege-dekretuaren ondorioa da, eta, horretarako, txartelaren prezioaren % 30eko hobaria ematen da.

Gure hiriaren kasuan, eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren eskutik, udalak erabaki zuen beherapena % 50erainokoa izatea, eta, beraz, bere gain hartuko du Irungo garraio publikoaren erabiltzaileei ere laguntza hori ematea, gainerako % 20 horrekin. Miguel Ángel Páez jarduneko alkateak zera nabarmendu du: “Pandemia ondoko garai honetan, badakigu etxeetako kontsumoak hazten ari direla, eta, horregatik, inpaktua arintzen lagundu nahi dugu, eta, horretarako, gure asmoa da joan-etorri jasangarriak bultzatzea garraio publikoan“.

Praktikan, gaurtik aurrera, Irunbuseko autobusetan, taxibusetan eta landa-autobusetan Mugi txartela erabiltzen dutenek % 50erainoko beherapenak izango dituzte txartelean. Lege-dekretuak dioen bezala, tarifa hauek abenduaren 31 arte egongo dira indarrean:

Bidai 1etik 20ra bitarteko TXARTELAMUGI0,40
21 Bidaitatik 50era bitarteko TXARTELAMUGI0,33
50 bidaietatik gorako TXARTELA (guztiak, gazteak izan ezik)MUGI0,08
50 bidaietatik gorako TXARTELAK (gazteak)MUGI0,00
TXARTELA ANONIMOAREN ERABILTZAILEAKMUGI0,63
ESKARIPEKO TAXIBUS/GARRAIOA0,40
MUGI / LURRALDEBUS TXARTELAREN TITULARRAK0,40

 

Mugi txartela duten kolektiboei aplikatutako deskontuak bere horretan mantentzen dira; beraz, bai gazte, adineko, pertsona ezgaitu eta familia ugarien kolektiboek prezio murriztuagoak izango dituzte joan-etorrietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude