Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

2228: Uranzu frontoia, 1934an inauguratua.

1922ko irailaren 10eko “El Bidasoa” aldizkarian XX. mende hasierako gaurkotasunezko gaiak irakur daitezke. “Hablemos con sinceridad” titulua daraman lehen artikuluan gaztetxoen gaiztakeriak eta helduen axolagabekeria salatzen dira, deabrukeriak behingoz amaitzeko asmoz. Udal Pilotalekuaren eraikuntza lanak hasi aurretik, aldizkarian pilotari irundar bat elkarrizketatu dute frontoi berriak izango duen erabileraz eta garrantziaz galdetzeko. Kuban Irungo dantzari talde baten argazkia jaso duen irundar batek euskal dantzak beste dantza motekin alderatzen ditu.

55562: Dantza taldea XX. mendearen hasieran.

Bigarren orrialdean, kirol kronika; denboraldia hasi aurretik Real Unión taldearen errepasoa egiten da. Bestetik, Anatol atletak Atochako lasterketan lortutako emaitza onez gain, euskal taldeak Amerikan lortutako garaipena ere aipatzen da. Dimas kolaboratzaileak berriz, “Una escena” titulupean beste aldizkari batean kontatutako istorio baten atal berria irakur daiteke. Jarraian, J.L.-k ¡Au Posha! olerkian Aranazera maitalearekin egindako irteera kontatzen du. Atisleyk ejertzitoaren deia jaso ostean frontera doazen gaztetxoen agurrean nahasten diren sentimenduei ahotsa ematen die. Orrialdearen amaieran, hurrengo astean zehar hiriko Antzoki Nagusian egitekoak diren antzezlanen berri ematen da.

57709: Irungo alde zaharraren bista panoramikoa Ibaietatik, ospitaleko pabiloi berriak, ospitaleko kapera, parkeko gotorlekua, udaletxea, Arbelaiz jauregia, Junkal eliza, etab. (XX. mendearen hasiera, eszena 1914 baino lehenagokoa da).

Hirugarren orrialdearen hasieran Irunen saneamendua hobetzeko egin diren lanak errepasatzen dira. “De todo un poco” atalean hainbat albiste labur argitaratzen dira. Batetik, Pi y Margall plazan bizikleten erabilera eta futbol partidak debekatu beharko liratekeela salatzen da. Bigarrenik, San Ramón jaiak euriarengatik bertan behera gelditu zirela kontatzen da. Azkenik, Marokon borrokatzeko abiatu den irundar gazte taldearen berri ematen da. Aldizkarian “Notas Municipales” y “Ecos de Sociedad” atal ohikoak errepikatzen dira. Azkenik, “Por ahí” atalean beste hainbat berri labur biltzen dira aldizkariaren 367. zenbakia amaitu aurretik.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude