Irunera iritsi da “D Belaunaldia” autobusa

Gaur D Belaunaldia autobusa Irungo San Juan plazara iritsi da. Kanpaina ibiltari bat da, zenbait jarduera didaktikoren bidez herritarrei digitalizazioa sustatzen eta eten digitala txikitzen laguntzea duena helburu. Autobusa ostiralera arte egongo da hirian.

Horrela, hilaren 16tik 18ra bitartean, herritarrek eta, bereziki, kolektibo zaurgarrietako pertsonek (adinekoek, langabeek, pobrezia edo bazterketa arriskuan daudenek…) beren gaitasun digitalak hobetu ahalko dituzte, gutxi gorabehera ordubete iraungo duten doako tailer batzuen bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude