Irungo Emakumeen Etxean jaien bilakaera ikuspegi feministatik azaltzeko hitzaldia emango da bihar

Irungo Udaleko Berdintasun arloak antolatuta, bihar, hilak 31, Maggie Bullen antropologoak eta Mertxe Tranche idazle eta ikertzaileak, hitzaldi bat eskainiko dute  “Euskadiko jaietako aldaketa sozial eta kulturalei buruzko elkarrizketak ikuspegi feministatik” izenburupean. Hitzordua 18:00etan izango da eta sarrera doakoa eta librea izango da leku guztiak bete arte.

Irungo Udalaren eta Irungo Emakumeen Etxea Elkartearen (ACMI) arteko kogestio-hitzarmenaren esparruan antolatuta, ekimen honek bertaratzen diren emakume guztiei Euskadiko jai-tradizioetan azken urteotan izan diren gizarte- eta kultura-aldaketak ezagutzeko aukera emango die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude