Izaskun Suberbiolaren hitzaldia antolatu dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta

Izaskun Suberbiola itsas zientzialariaren hitzaldi antolatu dute Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta. Hitzaldia ostiral honetan izango da, hilak 14, 18:30ean, Emakumeen Etxean. Sarrera doakoa izango da, eta interesdunak aretoa bete arte sartu ahalko dira.

Izaskun Suberbiola Itsas Zientzietan lizentziatua da, eta, duela 20 urtetik, MATER Euskadiko Ontzi Museo Ekoaktiboko zuzendaria. Ingurumen heziketan erreferentzia da, eta, “MATER, ecofeminismo al timón” izenburuko hitzaldian, lanean zer proiektutan murgildu den azalduko du. Era berean, argituko du nolakoa izan den bere esperientzia emakume gisa sektorean: aukerak, erronkak, zailtasunak, bitxikeriak… Hitzaldiaren ondoren, ikus-entzuleek beren hausnarketa eta galderak gonbidatuari helarazi ahalko dizkiote.

Elkarrizketa Feministak

Elkarrizketa Feministak programa foro berri bat da, hilean behin gai edo formatu berri bat abiapuntu hartuta emakumeengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaraztea eta haiei buruz hausnartzea duena helburu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude