Udaltzaingoak jakinarazi du datorren larunbatean, otsailak 22, Kaldereroen desfilea izango dela 18:50etik 20:30 aldera arte eta hiriko hainbat lekutako zirkulazioa honela aldatuko dela:
18:50etik aurrera:
Hondarribia kalea itxita egongo da, bi noranzkoetan.
Colón ibilbide osoa itxita egongo da Hondarribirantz, eta, Gipuzkoa hiribideko bidegurutzetik aurrera, San Juanerantz bakarrik ibili ahalko dira ibilgailuak.
19:00etatik aurrera:
Gipuzkoa hiribide osoa itxita egongo da, bi noranzkoetan, harik eta desfilearen azkenak Colon ibilbidearen eta Gipuzkoa hiribidearen arteko bidegurutzea igaro arte. Orduan, Hondarribiranzko noranzkoa irekiko da. Nolanahi ere, taxiak eta Legia eta Pikoketa karriketako egoiliarrak Luis Mariano kaletik sartu ahalko dira, kontrako noranzkoan, José Ramón Agirretxeko geralekura edo etxera joateko. Handik irten, berriz, Karrika Nagusitik eta Artalekutik irtengo dira.
19:15etik aurrera:
Hondarribia kalean bidea irekiko da, eta erdialderantz doazen ibilgailuek Aduana kaletik bideratuko dira.
Nafarroa hiribidea: San Juaneko itzulbideraino joan ahalko dira, eta, han, noranzkoa aldatu beharko dute .
Itxita egongo da Argentinar Errepublika, Arizmendi almirantea, Mendibil, Zabaltza plaza, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga kaleetako sarbidea, desfileak Colon ibilbidearen eta Gipuzkoa hiribidearen arteko bidegurutzea igarotzen duen arte.
Renferen geltokira Anaka kaletik joan beharko da.
Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak. “20:30 aldean aurreikusten da. Bien bitartean, Ingurabidea erabiltzea gomendatzen da joan-etorrietarako.
Irunbusen zerbitzua
Irunbusen zerbitzuan ere izango du eragina, eta honela aldatuko dira lineak:
L1. Zaisa-Ospitalea
Ospitaleko norakoan:
18:30etik 19:15era: autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetoneraino, itzulbidean norakoa aldatuko du, eta Nafarroa hiribidetik jaitsi eta, GI-636an barrena, Mendeluko biribilguneraino joango da, eta, hortik, Ospitalera igoko da Letxunborro hiribidetik barrena.
19:15etik 20:30era: autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetoneraino, itzulbidean norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da, GI-636tik barrena joan, eta Hondarribia kaletik igoko da eta ohiko ibilbidea egingo du Ospitaleraino.
Zaisako norakoan:
18:45etik 19:15era: autobusa Letxunborro hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Itzulbidetik igoko da eta, geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du Behobiarantz.
19:15etik 20:30era: autobusa Hondarribia kaleko geltokiraino iritsiko da, kale horretatik jaitsiko da, eta GI-636 saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Itzulbidetik igoko da eta, geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du Behobiarantz.
L2 San Juan – Katea – Txingudi
19:00etako irteeratik 20:30 arte: Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.
L3. San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
18:45, 19:15, 19:45 eta 20:15etako irteeretan, Fermin Calbetoneko linea-burua Olibondoen biribilgunera lekualdatuko da.
**Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.



