Kalean da 2025eko Irunero Berezia. Zehazki, bi zenbaki berezi dira Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskararen Hilabetearen barnean kaleratu dituenak. Aldizkariak ikastetxeei bidaltzeaz gain, horiek irakurtzeko aukera egongo da Irungo Udal atarian eta Irunero aldizkariaren webgunean.
Aldizkarien helburua ikasleen sorkuntza lanei ikusgarritasuna ematea da. Josu Iguiñiz Euskara ordezkariaren agurra jasotzen duten aldizkariak formatu digitalean argitaratuko dira.
Batak, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako laugarren maila bitarteko ikasleen lanak biltzen ditu.
Besteak, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitartekoak.



